[eibar] Herri Irratia: Gregorio Gálvez

Mikel Iturria iturri a bildua eibar.org
Iga, Abe 12, 10:23:01, CET 2004


Herri Irratia: Gregorio Gálvez
Gregorio ere soberan dago?

Maiatzaren erdialdean "Herri Irratia 
Eibarren": 
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8737 
mezua bidali zuen Garik  posta zerrendara eta bertan kotxean RDS bidez 
"Herri Irratia Eibar" irakurtzen zuela bere anaia Oierrek.

Era berean,  Garik irrati hau aldaketa garaian sartua zegoela aipatzen zuen.

Hilabete batzuk pasa dira eta, besteak beste,  Mariano Ferrer-ek aldegin 
du, Laxaro Azkune bota egin dute eta, orain, Gregorio Galvez-en larunbat 
arratsaldeko irratsaioa (16:00etatik 18:00etara) kendu nahi dutela aipatu 
zidan atzo lagun batek.

Gaur arratsaldean piztu dut irratia eta saioa entzuten pasa dut denbora 
gehiena. Beraz, nire lagunak aipatu zidana, jada ezin zela entzun, ez da 
bete oraindik. Kontua da zurrumurru hau gauzagarria iruditzen zaidala.

Gehienok ezagutuko duzue Gregorio Galvez historiko bat delako Gipuzkoako 
Herri Irratian. Batez ere, musika irratsaioak egin izan ditu eta bertako 
rock eta pop taldeei txoko eta bozgorailu bat eskaini die beti.

Deigarria da niretzat beti zer nolako ilusioarekin hitz egiten duen atera 
berri den azken taldeari buruz.

Ez dakit egia izango ote den. Agian, zuzendaritza saiatu da eta ez da 
ausartu. Edo agian egia da eta egun batetik bestera kenduko dute ere 
Gregorio erditik.

Norbaitek badaki zeozer gehiago?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041212/4660524b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago