[eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Iga, Abe 12, 21:12:49, CET 2004


Markosek:

>Kanpotik begiratuta ez dirudi PNVren lemak askoz ere konplexuagoak direnik
>HBrenak edo PPrenak baino. Politikan gainera sinplea eraginkorra izaten da
>maiz: "Euzkadi da euskaldunen aberria".
-- Inork ez du ukatzen leloen balioa (Euskotarren aberria Euzkadi da,
alegia), horretan gelditzea baizik.

>Nire ustez, HBk baino askoz ere antza handiagoa du PPrekin PNVk. Arrazoia:
>biak izan dira boterean.
-- Zure ustez alegia. Horretan datza kontua. Nik nereak sinatzen ditut eta
jendaurrean zabaltzen ditut, arrazoi pittinen bat dudalakoan edo. Botereak
arriskuak dituela zer esanik ez. HBk boterea izan dituenetan ez dira
eredurik onenak izan. Eta, zure lasaitasunerako, ni ez naiz erakundeen lanaz
beti harro eta, zenbaitetan, lotsa ere banaiz.

>Obra kolosalen aldeko jarrera...
-- Gai hau luze-zabal eztabaidatzeko gertu naukazu. Datuekin.

>Europeismo goibel hori...
-- Ea datorren astean betarik daukadan hainbat ideiari buruz inkestatxoren
bat egiteko. Baina, hasteko, nik dakidanez Estatu espainiarrean --EAJ izan
ezik-- alderdi guztiek Europar Konstituzio Itunari buruzko iritzia (bai zein
ez) hartu zuten zuzendaritza mailan eta azken testua irakurri aurretik. EAJ
zain egon da noiz testua amaitu, irakurri, bi hilabetez aztertu, hogei
orrialde inguruko txostena prestatu eta Aberri Batzarreko ordezkarien artean
erabaki, lau orduko eztabaidaren ondotik. Hau da nonbait EAJren goibeltasuna
eta besteen alaitasuna (ala fribolitatea ote?)

>Poliziari kutsu militarra eransteko joera...
-- Ez dakit zer esangura duzun... benetan.

>Tortura behin betiko eragozteko erabaki sinpleari ukoa...
-- Adibide edo zehaztasunen bat? Nik beti defenditu izan dut euskal
agintatzaripean ez dela torturarik. Eta horretan jarraitzen dut.

>hedabide publikoak konfiantzazko
kazetariz betetzeko grina (Larraņaga hizlari bikaina eta analista konplexua
delako ote dago ETBn?)
-- Nik ezagutu nuen ETBn kazetari guztiak oposizioz sartutakoak ziren. HBeko
agintariek zelako mezuak pasatzen zizkidaten badakit, eta mehatxupean bizi
diren kazetari abertzaleak ezagutzen ditut oraindik ere gaur egun. Bestalde,
Larraņaga hori nor denik ere ez dakit. Ez naiz oso telebistazale.

>sakabanaketaren diseinua...
-- Diseinua?

>Zaila da ulertzen aspaldion hain urrats interesgarriak egiten ari den HBren
aurkako oldar hori, inork xirikatu gabe abiatua;
-- Batasunari esan zaio Anoetako mezua baliagarri dela, baina baketan.
Erantzuna begi bistakoa da. Sueten garaian EAJk eutsi egin zion, nahiz eta
borrokak jarraitu, apustu harek konfiantza merezi zuelakoan. Denok dakigu
nola amaitu zuen, ETAk berak aitortu zuen --EAJ umillatuz-- dena tranpa izan
zela. Lehendakariari entzuna diot inoiz norbaitek engainatzen baldin bazaitu
izan daitekeela beste argia delako. Baina berberak birritan engainatzen
bazaitu, ez dela bestea argia delako, zu inozoa zarelako baizik.

>Karmele Solaguren eta beste hamabost hil dituen (ez ote zen ba bizitza
sakratua?) espetxe politika aldatzen ahalegintzeko gordetzea, batez ere
norberaren alderdiak erantzukizun puska bat duenean.
-- Barkatu. Honek ere erantzuna du. Baina hauxe izango da oraingoz
erantzungo ez dudan kontu bakarra. Nik ez dakit zuk nahi duzun guztia
esateko aukerarik daukazun. Nik ez. Baina ez nere alderdiak, edo nere
lanpostuak, edo nere posizioak ukatzen didatelako...

Amatiņo






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago