[eibar] Peru Abarka

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Al, Abe 13, 08:45:13, CET 2004


iepa,

bai, liburu ederra da Peru Abarka. Gure ingurukuontzat gehixago, seguru 
asko, euskeriaz gozatzeko eta ikasteko aukeria be emoten deskualako.


>1 - Peru Abarka basarrittarra Mogelen "alter ego"a dala dirudi: 
>garbizalia, hiperfededuna, ohittura zaharren defendatzaillia... Hala, bere 
>solaskidiaren ahuan jartzen dittu mordoillokeri eta erderakada guztiak, 
>eta liburuan letra etziņaz markatzen dittu.

Jakingo dozue Maixu Juan eibartarra zana, ezta? Bueno, hori nere teorixia 
da; biharbada beste batzuek be bardina esango dabe, beste askok ezetz. Nik 
eskolan ikasi nebanian esan zesten bilbotarra zala, baina ez dot sinisten. 
Euskera mordoillua, fede gitxikua, ikasittakua, herri haundi batekua, 
liberala... Bilbotarra izan zeikian, baina orduan gatxa euskalduna izatia, 
baitta XIX hasieran be. Sasoi horretako inguruko herrixentzat, hirixa Eibar 
zan. Orduan be pekatari eta mordoilluen zulua.


>3 - Itxuraz, gure "laga" (utzi) berbiaren aurrekarixa dago hamen bebai. 
>Bertsotxo batzu dagoz, liņuaren biharrak esplikatzen, eta euretako bat:
>Tris traska dirautsagu
>erruki bagarik
>isten ezdeutsagula
>guk azur osorik
>ispi txar ta erbatzak
>jakoz ateratzen
>eta largaten deusku
>guroguna egiten.
>Beraz "larga" aintzinako gazteleratik letorke bebai, alkondara ("Don 
>Quijote vestía una larga alcándora blanca...") edo makina ("Se acercaba 
>por el camino una máquina de ovejas...") berba supereuskaldunen modura. 
>Kuriosua.


Oierren esaldi horretan:
aintzinako
gazteleratik
alkondara
edo
makina
berba
super
modura
kuriosua

Ezin esan euskaldunok kanpotarrak txarto hartzen doguzenik...

Bide batez, inoiz bateron batek aittatu zestan "laga" "legar" berbatik 
datorrela. Ez da egixa orduan? "Larga"-tik dator? (edo beste nunbaittetik?)


>4 - Babak, indabak, india-babak, indiarrak, "indarrak"... Eibarren eta 
>Lea-Artibai honetan kakanahaste majua dago legumbre hauen izenarekin, eta 
>jatorrixarekin.
>"Gure nekiagaz dator garija, dator artua, datoz baba, irar, indirar, 
>garagar, olo ta jankai guztijak".
>Ondo bereiztuta datoz hamen babia, irarra eta indirarrak. Argixago ezin.


Nik ez dot uste Eibarren kakanahasterik dagonik. Babak (habas, alubias) eta 
idarrak (guisantes) bereizten dira. Zer dira ba indirarrak? Eibarren ez dot 
uste erabiltzen danik. Ala bateron batek bai?


>5 - Hasieran pentsatzen neban Mogelen idazkeria "palabra de ley" izango 
>zala, hau da, Markinako euskalkixaren islada fidela izango zala, eta beraz 
>Eibarkuarekin oso lotuta. Baina liburuaren amaieran Dr. Mogel Mr. Hyde 
>bihurtzen da, eta bere larramendizaletasuna agertzen dau maskara barik. 
>Halaxe da, linguistika-fikziņua ariketekin hasten danian, fristi ta 
>patarixen izenak etimologikoki aztertzen hasten danian: "Mozolua edo 
>motz-ollua da ollo motza, ta agertuten dau bere moztasuna arpegijan". 
>Bufffff! Halako irizpidiekin badabil, ez dakit garbizaletasun patologiko 
>honek kutsatuta ez diran egongo beste datu interesgarri guztiak.


Baiņa hori sasoi horretako idazle gehixeneri pasatzen jakue (eta geroko 
askori). Toribio bera be sekulako saltsetan sartzen da etimologixak 
asmatzen hasten danian (bai, gure San Toribio be bai). Dana dala, nere 
uste, horrek ez dau ezer aldatzen Mogelen lanen balixua eta aberastasuna. 
ESango neuke oso natural idazten dabela, sasoi haretako Markinako 
euskeratik oso hurrian. Hiztegi aldetik aberatsago, seguru asko, baina hori 
normala da. Idazliak herrixak baino aberatsago idazten dabe beti.


>6 - Halan, ez dakit "arbola" berbiari buruz dakarren teorixia zein 
>neurrittararte siņistu. Izan leike Mogelen denporan galtzeko zorixan 
>zeguan arkaismo benetakua, ala berak asmautako garbikerixia.
>"Zegaitik esan dozu "abe bizi" edo "arbolia"?"
>"Zaarrai enzun neutseen len abeen izena emoten jakeela orain arbolen izena 
>emoten jajeenai; ta ezun neutsan abade euskera zale bati obeto esaten 
>ebeela. Abarra esaten jakola "abe-adarra" berba laburraguan batuta. Erri 
>askok gordeten ebeela gauza bera euren izenetan: Abadino, Abando; baita 
>Abendaņo, Abanzabalegi ta beste etxe askok bere, zeintzubetan abiaren 
>izena emoten jakeen oņian dagozan arbolai".

Hankia barruraiņo sartu neike, baina nere ustez motz-olluan teorixatik 
hurrian dabil hori be. Eibarko Abanzabalegi, jatorriz, Ametzabalegi da. Eta 
bestietan be seguru dagola beste azalpenen bat.

Gainera, zuaitz/zugaitz/zuraitz... berbia zaharra da, toponimian erabilixa 
(Zuatzola, Zugaztieta...), eta gure inguruan be oindiokan bizirik dagona.

Eta amaitzeko, habiak ezker-eskuma dagozenak dira, ez tentiak (zuhaitzen 
moduan).

asier






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago