[eibar] Xabier Agirre eibartarrak Mikel Zarate saiakera saria

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Al, Abe 13, 11:08:43, CET 2004


Zeintzuk dittuk eibartar saritu horren izen-abizenak?  Xabier  Agirre 
ala Xabier Arregi?.  Ez juat ezagutzen, baiña edozein modutan  zorionak  
Agirre edo Arregiri!

Serafin

Imanol Trebiño(e)k dio:

>     Gaurko Berriak (2004-12-11) dakar notizia, Xabi Agirre eibartar 
> eta lagunak Euskaltzaindiko Mikel Zarate saiakera saria irabazi du. 
> Bera pozik, diñot nit, eta neu be bai. ;-)
>
> http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=kultura&Iturria=BERRIA&Data=2004-12-11&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=037&Kont=020 
> <http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=kultura&Iturria=BERRIA&Data=2004-12-11&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=037&Kont=020>
>
>     i.t.
>
>  
>
> Idazle berriak plazara
>
> Juan Jose Ispizua, Pantzo Hirigarai, Aintzane Galardi eta Xabier 
> Agirre saritu ditu Euskaltzaindiak
>
> *IRUNE BERRO - ****BILBO***
>
> Aurten dira 45 urte Euskaltzaindiak eta BBK fundazioak Literatur 
> lehiaketa martxan jarri zutela. Harrezkero makina bat idazleren 
> literatur lanak argitaratu dituzte: saiakerak, poemarioak, eleberriak 
> eta antzerki obrak. Sariketa idazle berriak ezagutzera emateko 
> baliagarri izan dela iritzi diote erakunde antolatzaile biek. Aurtengo 
> honetan ere bai: Juan Jose Ispizua, Pantxo Hirigarai, Aintzane Galardi 
> eta Xabier Arregiren lanak saritu baititu 2004ko Literatur lehiaketak.
>
> (.../...)
>
> Mikel Zarate saiakera sarian, bestalde, Zertan dira askatasuna eta 
> berdintasuna gaur egun? Xabier Agirreren lana atera da garaile. «John 
> Rawls eta Norberto Bobbioren pentsaeren bidez, egungo munduan 
> askatasunak eta berdintasunak duten lekua aztertu dut», adierazi du 
> idazle gipuzkoarrak. Aurelia Arkotxak, Adolfo Arejitak eta Antton 
> Aranburuk osatu dute epaimahaia.
>
> (.../...)
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago