[eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
Al, Abe 13, 14:21:04, CET 2004


 Mitxelek:

 

 <PP=ETA, PP=HB modu batera edo bestera erabili ohi duzun lelo  

 <do irudi horri nik behintzat Deia jaleen armozurako erretorika  

 <politiko merkea deritzot.

 -- Nik ez dut esan berdinak direnik, zenbait taktika (sigla ezberdineko
txiringitoz inguruatzea, kasu) berdintsu erabili izan dutela baizik. 

 

 <okerragoa izango litzateke  

 <horretan benetan sinisten duzula pentzatsea

 -- Sentitzen dut berriro ere esan beharra. Nik ez ditut pentsatzen ditudan
guztiak idazten, baina idazten ditudanetan sinesten dut. Nik hainbat
gaitatik hanka egin dezaket, baina inork ez nau jartzen nahi ez dudana
idazten. 

  

>konplexutasuna  

>igual beharrezkoa duzue Espainiako Errege Dontsua Arrasatera 

>bere polizia guztiekin zertara ekartzen den azaltzeko.

-- Ez dakit. Ni ez naiz kooperatibista eta MCCren burua ez da EAJkoa.
Zergatik ez diezu berei galdetzen?

 

<On Diru jainkoaren altzoan soberan dagoz gainerako  

<kontu guztiak. 

-- Ez dizut ezer ulertzen. Nik beti uste izan dut dirua egin nahi duenak
hobe duela piñadiak erosi edo erretegia jarri, politikan sartu baino. 

 

>Eustakio  Mendizabalek idatzi bezala heriotza guztiak ez dira berdinak.

-- Eta arrazoi zuen.

 

Amatiño


  _____  

De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de mitxel
Enviado el: lunes, 13 de diciembre de 2004 10:21
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero


 PP=ETA, PP=HB modu batera edo bestera erabili ohi duzun lelo edo irudi
horri nik behintzat Deia jaleen armozurako erretorika politiko merkea
deritzot (okerragoa izango litzateke horretan benetan sinisten duzula
pentzatsea!). 

Politikagintza lelo politikoez harantzago doala diozu, konplexuagoa dela,
alegia, baina aldi berean eskema guztiz sinpleak erabiltzen dituzu batzuk
eta besteak deskalifikatu eta bide batez zure ildoa bedeinkatzeko. HBk
burruka, presoak, gatazka... aipatzen ditu. EAJk bakeaz bonbardatzen
gaituela ekar dezakegu gogora, eta oso ondo iritziko diozu gainera, beste
batzuei EAJ demokratakristau neoliberalaren bakea kontzeptua bera ere
negargarri hutsa iruditzen zaigun arren. Enfin, konplexutasuna igual
beharrezkoa duzue Espainiako Errege Dontsua Arrasatera bere polizia
guztiekin zertara ekartzen den azaltzeko, nahiz eta horretan ni ere eskema
sinpleak erabiltzeko zalea izan: jakina da Alderdia (maiuskulaz) jeltzalea
dela eta jainkoaren irudia (boterea) hartzen duela eredutzat (ez HB bezala
herri mugimendu nahasgarriez inguratuta), hor, bada, On Diru jainkoaren
altzoan soberan dagoz gainerako kontu guztiak. Ala, inpernura, gu ez gara
jesulagun. Eustakio Mendizabalek idatzi bezala he

riotza guztiak ez dira berdinak.



Mitxel

Amatiño(e)k dio:


	Nabarmena gero zein antzerakoak diren zenbait jarreratan PP eta HBko

munduen arteko taktikak. Garai batean HB inguratu zen bezala izen

ezberdineko edozenbat elkartez, taldez, siglaz eta gainerako akronimoz

gizarte aurrean benetan zirenaren baino gehiagoren itxurak egiteko, gero PP

izan zen bide beretik jo zuena, hainbat txiringito perretxikoak bailiren

han-hemenka sortaraziz, unibertso zentzudun guztia popularrekin balego

bezala.

	Gizartean zehar mezurik zabaltzerakoan ere, batzuk zein besteak
ahalik eta

aldarririk murritz, kamuts eta xumeenak ialgitzen ahalegintzen dira, beti

ere behin eta berriz lelo berberak errepikatzen eta iragarki-spotaren

teknika aspergarriaz baliatuz. HBren hitz magikoak borroka (euskara bai,

borroka ere bai), presoak (jaiak bai, presoak ere bai) edo gatazka (ez da

gatazka besterik, gatazkak dena arrazoitzen baitu) izan izan diren legez,

PPren azken urteotako aitzakia magikoa biktimak izan dira.

	Kontua ez da, ostera, borroka, presoak edo biktimak gogoan hartu
behar ez

direnik; borroka, presoak eta biktimak gogoan hartzeaz gainera, gizartea oro

har eta politikagintza bereziki hori guztia baino zerbait konplexuagoa

direla baino. Magiazko murriztapenak ulergarri –eta errazgarri-- dirateke

komunikazio arloan, baina eguneroko lan, arazo, jarrera, jokabide eta

kudeaketari ere erantzun egin behar zaie. Izan ere, herrigintza  hatsapen

eta aldarri hutsa baino zerbait gehiago da.

	Nik ez dut batere zalantzan Gipuzkoako Aldundiaren Giza Eskubideen
Saria

merezi izan duen Txema Auzmendik borroka, presoak eta biktimak gogoan

dituenik, baina egon ere ez dago batere zalantzan Txema Auzmendi jesulagun,

misiolari, kazetari, samaritar on eta Elkarri zalea hori guztia baino

zertxobait gehiago dena.

	Ez dago maiuskuladun borrokarik, borroka asko dago. Preso guztiak ez
dira

politikoak eta biktimek senide ezberdinak dituzte. “Euskaldunon Egunkaria”

dela-eta auziperatua izanak ez du Txema Auzmendi santu egiten, baina ezta

horregatik infernuratuko ere.



	Amatiño

  


  _____  


_______________________________________________

Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com



http://www.eibar.org/zerrenda



harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

  


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041213/fc4ceeed/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago