[eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Abe 14, 11:33:51, CET 2004


MArkosek:
Tortura behin betiko eragozteko erabaki sinpleari ukoa...

Amatiņok:
-- Adibide edo zehaztasunen bat? Nik beti defenditu izan dut euskal
agintatzaripean ez dela torturarik. Eta horretan jarraitzen dut.

Oierrek:
GAi honetan zure partiduak ez dauka barkamenik Amatiņo. Torturen aurkako
protokoluak ez ditu aplikatzen Ertzaintzak (galdeketen grabaketa, etabar).
Ertzain batek baino gehiago aitortu dezta neuri. Eta grabiena ez da hori,
grabiena da EAJko burukidiak behin eta barriro agertu dirala
komunikabidietan harro-harro "EAE dalako torturiaren aurkako protokoluak
aplikatzen daben Komunitate Autonomo bakarra".

-- Nere erantzuna (Amatiņorena), ahalik eta laburren:

1. Hasteko, kontua ez da EAE ote den ala ez torturaren protokoloa aplikatzen
duen komunitate autonomo espainiar bakarra. Kontua da EAE dela protokolo
hori duen komunitate BAKARRA.
2. Protokolo hori indarrean jarri da Balza barne-sailburuaren beraren
ekimenez, gogoz eta borondatez. Ez zeukan egin beharrik. Ez berak, ez bere
gobernuak, ezta bere alderdiak ere.
3. Protokolo horrek hiru esparru biltzen ditu: Polizia, Justizia eta
Osasuna. Beraz, bete beharraren kontrola eta erantzunkizuna ez dagokio
Barne-sailburuari bakarrik, gainerako beste biei ere baizik. Eta nik ez
ditut imajinatzen Azkarraga eta Inclan sailburuak zerura begira eta pasamisi
egiten.
4. Protokoloa ez da edozein atxiloketatan aplikatzen, inkomunikazioa egiten
denetan bakarrik baizik. Aurten ez omen da inkomunikazio bat bera ere egin,
beraz ez da torturaren kontrako protokolo bat bera ere aplikatu beharrik
izan.
5. Dena dela, ni torturarik ez dela nioen. Eta horretan jarraitzen dut.
Protokolorik ezak ez luke, besterik gabe, torturarik frogatuko. Baina, kasu
honetan, gainera, protokoloa izan ere bada segurtasun gehiago gisa.
6. Ertzain batek esan duela eta... Horrek ez du funtsik gizarte demokratiko
batean. Batetik, funtzionarien lana segurtatua dago eta ez du lanik-edo
galduko ote duen beldurrik izan behar egin beharreko salaketa egiteko.
Gainera, salaketa ez du pertsonalki egin behar, sindikatuen bitartez baizik.
Eta gehiago, protokoloa ez dela betetzen jakin arren salaketa egiten ez
duten ertzain eta sindikatuak konplizeak dira. Eta konoplizeak ez dira
sekula fidagarriak. Ez du balio lagunarteko eta tabernako "yo soy bueno",
"los malos son mis jefes". 
7. Nik Oierren borondate onean sinesten dut. Baina Txabi Balza ere ezagutzen
dut eta fio naiz. Oier ez da Txabi baino hobea, Txabi Oier baino hobea ez
den bezalaxe. Ez du balio betiko eskema horrek: Oier ezagutzen dugu, mutiko
ona da, hurbila da, eta Baltza urruti dagoen politiko gaizto eta maltzurra.
Baltza abogadu on bat da, guraso zintzoa, lagun jatorra, politikan
kasualidadez dagoena eta Barne Sailburu dena Ibarretxek mesedez eskatu
ziolako. Eta, jakina, batzuetan asmatuko du eta beste batzuetan ez.
8. Oier Gorosabel ez da segurutik tiporik informatuena baina, hala ere, nik
ez daukat dudarik  tipo on, onest eta ondradua denik. Baina esaerak dioenez
"on hutsa, kakutsa". Alegia, norbera ona delakoan-eta, ez dago batere
frogarik gabe beti inor txarresten eta gutxiesten aritzerik.
9. Oier, maitasunez, zuk diozu "gai honetan zure partiduak ez dauka
barkaziorik Amatiņo". Eta zuk, Oier, esanak esan, zergatik daukazu beti
barkazioa?

Amatiņo







Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago