[eibar] Txirrita

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Abe 14, 16:07:27, CET 2004


Anjel Lertxundi:

«Hiru relojo, hiruna kate, hiru mailakin bakoitza, buruan berriz hiru
korona, petxuan hiru orratzaÉ». Txirritaren bertso paregabea dakar gogora
egunotan ikusten ari garen iragarki batek: hiru haur ikusten dira bertan,
hiru titipunta dituen biberoi bati begira. Eta iragarkiak dio: «Ideia
berritzaile bat baduzu, finantzatzen lagunduko dizugu». Eusko Jaurlaritzako
industria-sustapenerako SPRI erakundearen iragarkia da. Eta ni nago ideia
asko eta onak dituen jende ugari dagoela Euskal Herriko gidoilari, antzezle
eta zinegileen artean; nago, halaber, industria hori sortzeko eta sendotzeko
aukerari ekin behar zaiola. 

Txirrita hiru titipuntadun kupel batetik zupa eta zupa erakutsiko lukeen
film baten ideia bururatu zaio nire lagun batiÉ Baina laguna beldur da ez
ote duen hartu beharko SPRI horri Txirrita nor den esplikatzen hasteko
industria. 

-- Ni hamarretik bederatzitan bat etorri izaten naiz Andurekin baina,
oraingoan... 

   Gidoilari, antzezle eta zinegileek, nahiz eta ideia on asko izan, ez
dutela sekula industriarik jarriko, Codesyntax-ek ideia on asko izan arren
sekula literatura saririk irabaziko ez duen bezalaxe.

   Ah... Eta SPRIren lehendakaria ataundarra da¡

   Amatiño

   




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago