[eibar] Peru Abarka

Amatino lamatino a bildua euskalnet.net
As, Abe 14, 23:06:06, CET 2004


Asierrek:

<Antzinako eta anciano nahiko hurrian dagozak, behintzat; biharbada hortik
<datok (edo bixak jatorri beretik).
-- Latinezko "ante"tik omen dator: Italieraz, anzi; frantses zaharrez, ainz;
okzitanoz eta katalanez, ans; galegoz eta portugaleraz, anciao; eta
euskeraz, aintzin. Espainerazko "anciano" ere hortik dator, oso
aspaldidanik.

<"Edo" horren jatorrixa ez juat ezagutzen; idearik bez. Baina entzunda (edo
<irakorritta?) jakat 'eta' zein 'edo' latinetik datozela.
-- EDO (O) eta ETA (Y), biak datoz latinetik. Lehenengoaren jatorria AUT da,
eta bigarrenarena ET. Frantsesez oraindik ere ET da eta, gezurra dirudien
arren, gaztelaniazko itxuraldaketa: ET-EI-I.

Hainbat dira latinetik datozen hitzak, erabat euskaldunak ematen duten
arren. Esate baterako, nik uste nuen ERREKA guztiz euskalduna zela baina
REGAR (ERREGAR) eta REGATAren senide da.

Eta, harrigarriagoa dena, Koldo Mitxelenari noizbait irakurri izan diodanez
(orain ez dakit baina behar izatekotan aurkituko nuke, gai honetaz bere
bizpahiru liburu baino ez baitaukat) BEGIRATU latinetik omen dator. Edonor
esango luke begi bistakoa dela euskal jatorria,  BEGI-RA-TU, euskara hutsa
alegia. Ba ez, latinezko VIGILAREtik omen dator. Hau da BEILA-TU (gau beila)
eta BEGIRATU jatorri berekoak dira.

Amatino





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago