[eibar] proto-cool

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
As, Abe 14, 22:46:15, CET 2004


Amatiņok:
4. Protokoloa ez da edozein atxiloketatan aplikatzen, inkomunikazioa egiten
denetan bakarrik baizik. Aurten ez omen da inkomunikazio bat bera ere egin,
beraz ez da torturaren kontrako protokolo bat bera ere aplikatu beharrik
izan.

Oierrek:
Hau konprobatu arte, ezin eztabaidiarekin jarraittu. Ez dala inkomunikaziorik egin aurten, beraz?

Amatiņok:
8. Oier Gorosabel ez da segurutik tiporik informatuena baina, hala ere, nik
ez daukat dudarik  tipo on, onest eta ondradua denik. Baina esaerak dioenez
"on hutsa, kakutsa". Alegia, norbera ona delakoan-eta, ez dago batere
frogarik gabe beti inor txarresten eta gutxiesten aritzerik.

Oierrek:
Hau ez dot ulertzen. 

Amatiņok:
9. Oier, maitasunez, zuk diozu "gai honetan zure partiduak ez dauka
barkaziorik Amatiņo". Eta zuk, Oier, esanak esan, zergatik daukazu beti
barkazioa?

Oierrek:
Zuk ez zenduan ba arbaso galiziarrik izango, galderak desbideratzeko gaitasun hori... ;-)
Nik ez daukat beti barkaziorik, Amatiņo. Hankia sartzen dotenian, edo errenuntzio baten harrapatzen nabenian, neure kulpia onartzeko zalia naiz.
Dana dala ez banintza be, inori kontuak eskatzeko eskubidia neuke bebai. Askotan erabilli dozu atxeki gisan, "agintarixei esijitzen jakona ez jakola esijitzen edozein erakunde edo pertsonari", eta beti gauza bardiņa erantzun detzut: agintarixa, agintarixa izate hutsarengaitik obligaziņo gehixago daukala beste edozeinek baino. Agintari batek egindako hankasartzia, edo ezikusixa, edo maltzurkerixia doble grabiagua da herritar batek egindakua baino.

-- 
---
oier gorosabel larraņaga
lekeitio - euskalherria
http://www.eibar.org/blogak/orakulua






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago