[eibar] Txema Auzmendi, santu eta borrero

mitxel msarasketa a bildua euskalnet.net
As, Abe 14, 23:53:39, CET 2004


Amatiņo(e)k dio:

>MArkosek:
>Tortura behin betiko eragozteko erabaki sinpleari ukoa...
>
>Amatiņok:
>-- Adibide edo zehaztasunen bat? Nik beti defenditu izan dut euskal
>agintatzaripean ez dela torturarik. Eta horretan jarraitzen dut.
>
>Oierrek:
>GAi honetan zure partiduak ez dauka barkamenik Amatiņo. Torturen aurkako
>protokoluak ez ditu aplikatzen Ertzaintzak (galdeketen grabaketa, etabar).
>Ertzain batek baino gehiago aitortu dezta neuri. Eta grabiena ez da hori,
>grabiena da EAJko burukidiak behin eta barriro agertu dirala
>komunikabidietan harro-harro "EAE dalako torturiaren aurkako protokoluak
>aplikatzen daben Komunitate Autonomo bakarra".
>
>-- Nere erantzuna (Amatiņorena), ahalik eta laburren:
>
>1. Hasteko, kontua ez da EAE ote den ala ez torturaren protokoloa aplikatzen
>duen komunitate autonomo espainiar bakarra. Kontua da EAE dela protokolo
>hori duen komunitate BAKARRA.
>2. Protokolo hori indarrean jarri da Balza barne-sailburuaren beraren
>ekimenez, gogoz eta borondatez. Ez zeukan egin beharrik. Ez berak, ez bere
>gobernuak, ezta bere alderdiak ere.
>3. Protokolo horrek hiru esparru biltzen ditu: Polizia, Justizia eta
>Osasuna. Beraz, bete beharraren kontrola eta erantzunkizuna ez dagokio
>Barne-sailburuari bakarrik, gainerako beste biei ere baizik. Eta nik ez
>ditut imajinatzen Azkarraga eta Inclan sailburuak zerura begira eta pasamisi
>egiten.
>4. Protokoloa ez da edozein atxiloketatan aplikatzen, inkomunikazioa egiten
>denetan bakarrik baizik. Aurten ez omen da inkomunikazio bat bera ere egin,
>beraz ez da torturaren kontrako protokolo bat bera ere aplikatu beharrik
>izan.
>5. Dena dela, ni torturarik ez dela nioen. Eta horretan jarraitzen dut.
>Protokolorik ezak ez luke, besterik gabe, torturarik frogatuko. Baina, kasu
>honetan, gainera, protokoloa izan ere bada segurtasun gehiago gisa.
>  
>
Nik hor ulertzen dudan bakarra da bat egiten duzula torturatzen 
dutenekin, torturatzen dutenak ertzainak badira eta jaurlaritzaren menpe 
jarduten badute.
Protokoloaz artikulu argigarri bat:
http://www.stoptortura.com/iritzi-irakurri.php?id=27
Egilea: Benito Morentín – Médico Forense y Criminólogo
Iturria: El Correo Data: 2003-06-28
Torturatuek badituzte aurpegia, izen eta abizenak:
http://www.stoptortura.com/txostenE.php
eta aukeratu 1993ko txostena
mitxel

>
>
>
>
>  
>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago