[eibar] proto-cool

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
As, Abe 14, 23:54:43, CET 2004


Oierrek:
>Hau konprobatu arte, ezin eztabaidiarekin jarraittu. Ez dala
inkomunikaziorik egin aurten, beraz?
-- Oker ez banago (Bilbon idatzi juat eta Eibarren najaok oiņ), jarri doten
"omen" bakarra edo bakarrenetakua puntu honetan jarri juat. Barriro jiņuat
nik prentsa-bulegora deittu dotela eta, esan destenez, bat-batian eta
telefonoz, buruz behintzat ez dirala gogoratzen aurten inkomunikaziņorik
egon danik. Kazetari baten berbak dittuk. Baiņa, aldi berian esan jestak,
inkomunikaziņua aintzen dan momentuan protokolua martxan jartzen dala,
ziharo automatikua eta sistematizatua.



Oierrek:
>Askotan erabilli dozu atxeki gisan, "agintarixei esijitzen jakona ez jakola
esijitzen edozein erakunde edo pertsonari",
-- Ez. Ez juat uste holakorik sekula esan dotenik. Nik salatu gura izan juat
gaurko gure gizarte honetan (lehen ez moduan) badaguala halako joeria dana
Administraziņuan bizkar jartzeko, norberaren erantzunkizunari muxiņ eindda.
Eta honek bardin balio jok politikan zein Hondarribiko eskolako gurasuen
kasuan.

>Bardiņa erantzun detzut: agintarixa, agintarixa izate hutsarengaitik
obligaziņo gehixago daukala beste edozeinek baino. Agintari batek egindako
hankasartzia, edo ezikusixa, edo maltzurkerixia doble grabiagua da herritar
batek egindakua baino.
-- Nik horreaz ziharo bat natok. Ziharo gero. Baiņa exijitu be ganoraz eiņ
bihar da. Exigentzixia ez dok gero dana libre, edozer esan, badaezpadan
puzkarra bota eta datu barik aittaren batian iņor kakaztu. Nik ez deuat
iņoiz ixiltzeko edo kritikarik ez eitteko esan. Esan esan biharreko guztiak.
Baiņa eskatzen deuaten bakarra dok esneberbetan ez galtzia eta ahalik-eta
zihatzena izatia.

   Gabon.


Amatiņo






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago