[eibar] Kerizpeko barixakuak

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ost, Abe 15, 07:49:23, CET 2004


Leirek:
>  Fiplauta nago, Asier. Ez neban uste pentsakera
>hori zekazunik!


Badakizu. Internetek gure barru eta miserixa guztiak azalaratzen dittu... ;-)

Zuk esandako guztiakin guztiz konforme. Errezoia esan dozun guztian.

Kontua da, ez dotela uste nik esandakuan kontraesanik dagonik.

Asier
(nahi dozunian pasaidazu bufanda morau hori)



>Bardiñak gara, baiña desbardiñak. Somos iguales
>somos diferentes.
>
> > Leirek aurreko mezu batian esaten zeban: "Nik
> > hori nahi dot, nere semia eta
> > alabia bardinak izatia, bardin tratatzia" (ez
> > da hitzez hitzeko
> > transkribapena).
> > Legez eskubide bardinak euki bihar doguzela
> > garbi dago, baina bardinak
> > garala? ez, ez eta ez.
>
>Eskubide eta bete bihar berberak, ez berdiñak.
>
>Eta gaiñera ez dakit
> > andrazkuak zergaittik nahi
> > daben gu modokuak izatia: hain sinple,
> > astopotro eta narrazak gara eze...
>
>Nik ez dot esaten hori. Nik ez dot gizona izan
>nahi. Eta gizon guztiak ez dira ez narrazak ez
>astopotroak. Eta sinpliak....gauza
>konplikauorik...
>
> > Eta Kerizpeko bazkide izatia ez da inungo
> > eskubide unibertsala. Ez da
> > jaixotzen danian munduko edonork daukan
> > eskubidia.
>
>Biña bada bakidien SEMIEN eskubidia, herentziaz
>transmititzen da eta. Ni horra noia. ALABAK ez
>dake herentzia horren eskubidia.
>
>  Kerizpeko bazkidiak
> > (horretarako sortu zeben euren elkartia, eta
> > horretarako ordaintzen dabe
> > hilero euren kuotia) erabagitzen dabe zein eta
> > noiz sartu leikian.
>
>Ondo irudittuko jakon baltzeri ez emotia
>eskubidia baltzak diralako? Ni bardin sentitzen
>naiz.
>
>Eta
> > kitto. Gizonezko elkarte bat izanda baltzak
> > ezin sartu izatia razismua da;
> > gizonezkuen elkarte bat izanda, andrak ezin
> > sartu izatia, ez da
> > diskriminaziñua. Tontokerixia besterik ez.
>
>Ba ni diskriminauta nago. Luisek kontau zeban
>anekdotia kasu. Zergaittik pasau zan? Nere ustez
>gizon askori ahaztu egitten jako gaur egunian
>taldiak (lan-taldiak, lagun-taldiak...) mistuak
>dirala. Hori bai, sukaldarixa eta garbitzailia
>andrak dira. Horretarako badake eskubidia!
>
> > - Durangon hitzaldixa "Euskal emakume idazlien
> > elkartiak". Euren helburua:
> > euskal emakume idazlien lanak zabaltzia.
> > - Arrasateko euskera elkartiak "EKIN emakumien
> > taldia" sortu dau,
> > emakumieri zuzendutako ikastaro eta jarduerak
> > antolatzeko.
> >http://www.arrasatekoeuskalgintza.org/partaideak/ekin
> > - Telebistan ikusi neban berbetan: Asociación
> > Mujeres Juristas Themis. 440
> > emakume (Elena euren tartian?)
> > http://www.mujeresjuristasthemis.org/
> > Eitten dittuen beste gauza batzuen artian:
> > "Asesoría Jurídica Gratuita para
> > Mujeres"
> >
> > Ez gara ba bardinak?
>
>Ez dozu pentsau horrek elkartiorrek gutxiengo
>batek sortutakuak dirala? Guk ez dogu, ba,
>euskera alkarterrik sortu? Erdaldunak
>diskriminatzaillia dala esango dabe!
>
> > Ez dot andrazkorik ikusi esaten, aurreko hiru
> > elkartiak diskriminatzaile
> > eta zapaltzailiak diranik. Eta gizonezkoren
> > batek hori esango baleu... kotxaua.
>
>Eta tratu txarrak jasotako emakumiendako
>laguntzak? Diskriminatzailliak dira?
>Eta umiendako txokuak? Eta homosexualendako
>tabernak? Eta gizon barriendako alkartiak? (bai,
>horrek be existitzen dira!) Ni hórrekin ez naiz
>diskriminauta sentitzen.
>
> > Baina Kerizpeko bazkidiak diskriminatzaile,
> > zapaltzaile, karka,
> > ultraortodoxo, taliban higuingarrixak dira. Bai
> > jauna.
>
>Ba, horren alde botau dabenak, bai
>
>leire, bufanda moraua jantzitta
>
>
>
>
>
>
>______________________________________________
>Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS!
>Nuevos servicios, más seguridad
>http://correo.yahoo.es
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago