[eibar] Urteak behar Interneteko "normalizazioa" lortzeko

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Abe 15, 08:53:47, CET 2004


At 16:13 14/12/2004, you wrote:
>  Ez dakit. Nik ez dut ezein burukide eta kargu handirekin hitzegin.
>Prentsa-bulegora deitu, protokoloa publikoa ote den galdetu (noski,
>-erantzun didate) eta emailez bidali didate.
>
>  Noizbait normala izango da Garik nahi lukeena, urteak behar...
>
>  Amatiņo

Urteak? Euskal Herriaren bake eta "normalizaziorako" urte batzuk beharko 
dira, akaso... Baina Interneterako?

Zenbat tardatzen ote du Amatiņok Deiarako artikulua amaitu eta hura 
argitaratzeko?

1. Papera bihurtzeko 24 ordu (gutxi gora behera, Deiako iritzi sailaren 
entrega ordutik inprentaraino, epea hor egongo da, ordu batzuetan).

2. Interneteko blogean argitaratzeko, 5 minutu?

Dokumentu publiko batek zergatik behar ote ditu urteak... Segurantzia 
konpletorik ez daukat, baina esango nuke protokolo horrek Amatiņoren 
artikuluen bidearen lehen fasea betea izango duela: Paper bihurtuta egongo 
dela, han edo hemen, txosten eta abarretan. Non eta paperaren zikloa, 
izatez, Internetekoa baino askoz konplikatuagoa denean (ziklo hori 
menderatzeko behar dira azpiegiturak, errotatibak, banaketa zerbitzuak).

Interneteko normalizaziorako, zenbat urte eta urrats behar ote gehiago? Ba, 
dexente faltako dira, oraindik. Urratsak zuzen ote doazen galdetu beharko 
lioke bere buruari norbaitek, esate baterako, Eusko Legebiltzarreko talde 
parlamentario guztiek. Parlamentu horrek aho batez onartu zuen, bere 
garaian, software librearen aldeko ekimen bat, horretan sendo egiteko 
eskaera zuzendu zion proposamen horrek Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari. 
Gaur da eguna non Eusko Jaurlaritzaren zerbitzarietatik, webguneak 
kudeatzen dituzten programetatik, software librea EGOZTEKO arriskua dagoen.

Zergatik? Aholkulari edo teknikari batzuen gomendioz Jaurlaritzak 
"estandarrak" izendatu dituelako ofizialki, eta "estandarrak", 
webguneetarako, izen bat omen du: Interwoven.

Pozik egongo dira Interwoven Spain-en: lizentzia salmenta segurtatuta 
auskalo noiz arte... Vaya Semanitako notarioak baino lan errazago eta 
produktiboagoa. Hemen ere, tira, Interwoven Spain-en rebendedoreak pozik 
egongo dira: badago makina bat konsultorerentzako lana. Hautua, beti 
segurua: Interwoven. Lizentziak, Madril eta Interwoven Zentralera; jakintza 
eta berrikuntzak, baita: ikusiko dugu datak euskaraz zuzen emateko noiz den 
gai horrelako aplikazio bat, eta hori, "kode informatiko" bihurtzen badute, 
noren jabetzakoa izango ote den trukoa...

Onartu den eredua:
- royaltyak Madril eta Kaliforniara
- jakintzaren jabetza Kaliforniara
- etxean, KOMISIOAK, hori bai.

Beste eredua guztiz baztertua. Software librearena:
- Royaltyrik ez dago: lizentziak eta kopiak libreak dira,
- jakintza etxean geratzen da, eta esportatzen da halaber, Kaliforniara, 
Parisera, Japoniara...
- atzerriarekin, KOLABORATU egiten da: tresnak eta ideiak elkarlanean

Kasu honetan, ez bakarrik software librearen konpetentzia geratzen da 
baztertua, beste edozein softwarerekin planteatu daitekeena: hemen ez dago 
konkurrentziarik. Interwoven lizentziak saltzea, hori da amama, eta 
besterik ez dago.

Eta orain arte, zerbitzari publiko horietan zirrikituetatik sartu diren 
konkurrentzia libreko ereduak, software libreko web aplikazio apurrak: 
kalera! Hori ei da tokatzen dena. Dekretuak betez, "estandarrak" (sic) betez.

Estandarra zer den definitzen duen Jaurlaritzaren dekretua:
http://tinyurl.com/5nbtq

Software librearen aldeko Legebiltzarraren ebazpena, Jaurlaritzak oraingoz 
beteko ez duena:
http://tinyurl.com/5ulkz (erderaz topatu dut)

Luistxo










Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago