[eibar] Etimologia

Imanol Trebińo trebi.arte a bildua euskalnet.net
As, Abe 14, 22:43:37, CET 2004


> >Oierrek:
> >Ados, noski. Baina kuriosidadia ixotu destazu: esan gura dozu
"aintzinako"
> >eta "edo" berbak prestamuak dirala bebai????
>
>
> Etimologixa kontuetan idea gitxi jakat nik, baina holaxe jakat entzunda,
bai.
>
> Antzinako eta anciano nahiko hurrian dagozak, behintzat; biharbada hortik
> datok (edo bixak jatorri beretik).
>
> "Edo" horren jatorrixa ez juat ezagutzen; idearik bez. Baina entzunda (edo
> irakorritta?) jakat 'eta' zein 'edo' latinetik datozela. Besteren batek
> gehixago lagundu bihar.
>

    Sasoi batian erdarazko berba guztiak euskaratik zetozen (An dao lur
luzia* eta), orain itxuria euskarazko berba guztiak datoz erdaratik.
    Dudarik ez dago asko eta asko latinatik datozela, eta denborarekin gero
eta gehixago etorriko dira ingelesatik. Baina behin gauza interesante bat
adittu neban: gaur egungo euskarazko berbak beti konparatu leikez inguruko
erderetako eta erdara zaharretako berbekin, eta nahiko erraza da non edo non
antzekotasun bat topatzea. Baina ezinezkoa da gaur egungo euskarazko berba
horrek antzinako euskararen berbekin konparatzea, testu ganorazkoak 1545an
hasten jakuzelako ("Linguae vasconum primitiae" erreferentzia moduan
hartuta), beraz oso-oso berriak, ezin dogu horretara erantzun "Begittu, hau
ez dator erdaratik, euskara zaharretik baino".
    i.t.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago