[eibar] Gaviria

leire narbaiza txargain a bildua yahoo.es
Ost, Abe 15, 16:42:09, CET 2004


Ieup!
El Correo periodikuan, eguenetan uste dot,
literaturian gaiñeko gehigarri bat egoten da. Ez
dot beti irakortzen , baiña nere eskuetara
aillegatzen danian beti salduenen zerrendia
irakortzen dot.
Fikziñua euskaraz: Oso postu onetan " Han goitik
itsasoa ikusten da" Julen GaViriana. Gero
ez-fikziñuan artian "Euskara guztiok" Joseba
Iriondona. 
Kontua da hori hiru bat astetan holan ikusi
dodala. Eta ez jarraixan, gaiñera. hain seguru
badagoz iñork ez detsala zerrenda horreri
erreparatzen zetako etaratzen dabe? Edo hain dira
ganorabakuak, eta ezin dabe gauzak ganoraz
kopixau?
Ikusiko dogu bixar holan agertzen ete dan!
A! badakat Koldo Zuazok kontatutako beste
pasadizo bat, Correkuekin gertautakua. Nahi
badozue beste mezu baten kontauko dot
Leire


		
______________________________________________ 
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS! 
Nuevos servicios, más seguridad 
http://correo.yahoo.es



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago