[Fwd: Re: [eibar] Zakilixut Ipuruan eta Eibarrek galdu]

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ast, Abe 16, 23:35:54, CET 2004


Basarri izena eta inguruan izena da "ipurua". Seguru asko hasierako 
izena "ipuruaga" izango zan eta gero sarri gertau izan dana gertau jako 
leku-izen horri be: ipuruaga > ipuruaa > ipurua. Halan aitzen emoten dau 
ointsuan egindako toponimiako lanak. Zer dan "ipuru"? EHETNOtik eta 
"www.eibarko-euskara.com" etik hartuta:

» IPURU (Iz.)
enebro (Juniperus communis).
/It/. ETNO.
/Sin/. arabota

» ARABOTA (Iz.)
enebro (Juniperus communis).
/It/. ETNO.
/Erab/. gehixago erabiltzen da / erabili izan da Eibarren "ipuru".
/Sin/. ipuru.

_IPURU (Elhuyar)_
1) Bot. Kupresazeoen familiako eta /Juniperus /generoko zenbait zuhaiska 
hostoiraunkorren izen arrunta.

2) Alor edo sail batean, goldatu gabe gelditzen den ertza; alor edo 
zelai baten ertza.

Nik uste dot (1) adieran ikusi bihar dala "ipurua" leku-izenan 
jatorrixa. IPURUA noizbaitten  IPURU zuhaiska-lekua izan zeikiala dirudi.

Serafin

Eneko Astigarraga(e)k dio:

>Bai, beheko hori erantzun nion Serafinen mezuari, Gin-tonikak aipatzen,
>baina ataskatuta geratu zen edo ez dakit zer gertatu zen.
>
>Ipuruaren esan nahiaren inguruan galdetzen nuen zeren hiztegian hauxe dio:
>
>ipuru:  borde baldío de un campo, que queda sin labrar, por dar vuelta en él
>los bueyes que labran
>
>eneko
>
>-------- Mezua --------
>Asunto: Re: [eibar] Zakilixut Ipuruan eta Eibarrek galdu
> "Eneko Astigarraga" <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>Data: Lun, 13 de Diciembre de 2004, 1:19 am
>
>Ba, kulpia referiana orduan :-)
>
>Nola botako dotsat errua Zakiri? Bai zera. Zakilixut Ipuruan ikustiak
>ilusiñua egin desta, horregaittik aittatu dot. Baina, gintoniken
>oinarrizko osagaia ipurua dala esatia falta izan jako :-)
>
>Gintonikak dirala-ta, oraintxe bertan irakurri dot Andoni Egañaren bertso
>ameslaria "hogeita bina" liburuaren azkenurreneko orrian: Piszina baten
>hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa/...
>
>Zalantza dut baina: Eibarko foball zelaiaren izena ipurua arbolatik
>dator?
>
>Ah, eta bai, foball-zalia naiz. Boladaka. Batez be irabazten "dogunian",
>galtzen "dabenian" ez hainbeste :-)
>
>eneko
>
>
>  
>
>>Eneko, ez naekixan foball-zalia hintzanik!. Ostera! referia kontra
>>kontra oin?  Hori be bajuagu!? Zakilixutena gustau jatak baiña ez eixok
>> Zaki-ri kulparik bota gizona, barre eraittiakin nahikua lan
>>jaukak-eta.  Dana dala, "arbitro" esateko Eibarren erabili izan dogun
>>berbia ez dok   "*erreferi" ezta  "*referi"  be. REFERE baiño. Eta hori
>>deklinauta, ba,  referia, referiak, referiandako, referiari, ...
>>
>>Serafin
>>
>>Eneko Astigarraga(e)k dio:
>>
>>    
>>
>>>Ez dakit lehen aldiz, baina Zakilixut Ipuruan (Eibar D.F.) ibili da eta
>>>aurten Eibarrek lehen aldiz galdu zuen etxean atzo.
>>>
>>>Komikia Berriaren azken orrian eta Interneten hemen:
>>>http://www.librezale.org/umorea.php?eguna=12&hilabetea=12&urtea=2004
>>>
>>>Eibarrek galtziarena, erreferixan errua, erregular: berak asmatutako
>>>penaltyxa kontran, aldeko pare bat ez zittuan emon, erdilarixa kulpa
>>>barik kalera bialdu zeban bigarren zatiaren hasieran, etabar luzia...
>>>:-)
>>>
>>>en fin, ondo segi
>>>
>>>eneko
>>>
>>>      
>>>
>
>
>
>  
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago