[Fwd: Re: [eibar] Zakilixut Ipuruan eta Eibarrek galdu]

ander ander a bildua eibar.org
Ast, Abe 16, 23:43:28, CET 2004


Serafin Basauri(e)k dio:

> Basarri izena eta inguruan izena da "ipurua". Seguru asko hasierako 
> izena "ipuruaga" izango zan eta gero sarri gertau izan dana gertau 
> jako leku-izen horri be: ipuruaga > ipuruaa > ipurua. Halan aitzen 
> emoten dau ointsuan egindako toponimiako lanak. Zer dan "ipuru"? 
> EHETNOtik eta "www.eibarko-euskara.com" etik hartuta:
>
> » IPURU (Iz.)
> enebro (Juniperus communis).
> /It/. ETNO.
> /Sin/. arabota
>
> » ARABOTA (Iz.)
> enebro (Juniperus communis).
> /It/. ETNO.
> /Erab/. gehixago erabiltzen da / erabili izan da Eibarren "ipuru".
> /Sin/. ipuru.
>
> _IPURU (Elhuyar)_
> 1) Bot. Kupresazeoen familiako eta /Juniperus /generoko zenbait 
> zuhaiska hostoiraunkorren izen arrunta.
>
> 2) Alor edo sail batean, goldatu gabe gelditzen den ertza; alor edo 
> zelai baten ertza.
>
> Nik uste dot (1) adieran ikusi bihar dala "ipurua" leku-izenan 
> jatorrixa. IPURUA noizbaitten  IPURU zuhaiska-lekua izan zeikiala dirudi.
>
> Serafin
>
> Eneko Astigarraga(e)k dio:
>
>> Bai, beheko hori erantzun nion Serafinen mezuari, Gin-tonikak aipatzen,
>> baina ataskatuta geratu zen edo ez dakit zer gertatu zen.
>>
>> Ipuruaren esan nahiaren inguruan galdetzen nuen zeren hiztegian hauxe 
>> dio:
>>
>> ipuru:  borde baldío de un campo, que queda sin labrar, por dar 
>> vuelta en él
>> los bueyes que labran
>>
>> eneko
>>
>> -------- Mezua --------
>> Asunto: Re: [eibar] Zakilixut Ipuruan eta Eibarrek galdu
>> "Eneko Astigarraga" <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>> Data: Lun, 13 de Diciembre de 2004, 1:19 am
>>
>> Ba, kulpia referiana orduan :-)
>>
>> Nola botako dotsat errua Zakiri? Bai zera. Zakilixut Ipuruan ikustiak
>> ilusiñua egin desta, horregaittik aittatu dot. Baina, gintoniken
>> oinarrizko osagaia ipurua dala esatia falta izan jako :-)
>>
>> Gintonikak dirala-ta, oraintxe bertan irakurri dot Andoni Egañaren 
>> bertso
>> ameslaria "hogeita bina" liburuaren azkenurreneko orrian: Piszina baten
>> hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa/...
>>
>> Zalantza dut baina: Eibarko foball zelaiaren izena ipurua arbolatik
>> dator?
>>
>> Ah, eta bai, foball-zalia naiz. Boladaka. Batez be irabazten "dogunian",
>> galtzen "dabenian" ez hainbeste :-)
>>
>> eneko
>>
>>
>>  
>>
>>> Eneko, ez naekixan foball-zalia hintzanik!. Ostera! referia kontra
>>> kontra oin?  Hori be bajuagu!? Zakilixutena gustau jatak baiña ez eixok
>>> Zaki-ri kulparik bota gizona, barre eraittiakin nahikua lan
>>> jaukak-eta.  Dana dala, "arbitro" esateko Eibarren erabili izan dogun
>>> berbia ez dok   "*erreferi" ezta  "*referi"  be. REFERE baiño. Eta hori
>>> deklinauta, ba,  referia, referiak, referiandako, referiari, ...
>>>
>>> Serafin
>>>
>>> Eneko Astigarraga(e)k dio:
>>>
>>>   
>>>
>>>> Ez dakit lehen aldiz, baina Zakilixut Ipuruan (Eibar D.F.) ibili da 
>>>> eta
>>>> aurten Eibarrek lehen aldiz galdu zuen etxean atzo.
>>>>
>>>> Komikia Berriaren azken orrian eta Interneten hemen:
>>>> http://www.librezale.org/umorea.php?eguna=12&hilabetea=12&urtea=2004
>>>>
>>>> Eibarrek galtziarena, erreferixan errua, erregular: berak asmatutako
>>>> penaltyxa kontran, aldeko pare bat ez zittuan emon, erdilarixa kulpa
>>>> barik kalera bialdu zeban bigarren zatiaren hasieran, etabar luzia...
>>>> :-)
>>>>
>>>> en fin, ondo segi
>>>>
>>>> eneko
>>>>
>>>>     
>>>
>>
>>
>>
>>  
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>  
>>
>
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>


Pare bat hillabetetan ipuru pattarra prest eukiko dot, eibartarrek 
apariren bat eitten badabe eruangot probatzeko...

Ander





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago