[eibar] eibartar ezezauna

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Abe 17, 09:03:11, CET 2004


Amatiño:

>Baiña gure eibartar anonimuak ez dau gure laguntzarik, besarkadarik edo
>animorik jasoko. Ez. Iñor ez da mobiduko eta ez mobilizauko.

Zuk mezu bat bota dozu Internetera... ez da laguntza haundixa izango 
pertsona horrentzako, ezta lagun askok kontu honetan Amatiñok moduan 
pentsatzen dogula jakittiak, baina beste indarrik egitteko modurik ez 
daukagunian, gauzak esan, hori behintzat egin geinke, eta zeuk egin dozu.

>Biktima onak
>(guriak) eta gaiztuak (bestiak) gitxitxo balira, horra hirugarrena: biktima
>anonimuak.  Frantsesak heroi anonimuan markia errejistratu zeben eta
>euskaldunok biktima anonimua asmau dogu.

Biktima kategorixak egon badagoz. Ez da berdiña kontau deskuzun pertsona 
honena, Pilar Manjon 11-M-koa, eta haren ostian Kongresuan jardun zeban 
AVT-kua.

Hori bai, badirudi biktima "guztien" komisionado moduan agertuko jakula oiñ 
Gregorio Peces-Barba, ZP-k kapeletik etaratako azkenengo konejua. Eta ez 
dot uste, benetan, Peces-Barba danik, ez eibartar ezezaun honek bihar 
dabena, ezta dramiak bere osotasunian bihar dabena. Manjonen diskurtsuak 
horretarako balixo bihar badau azkenian, biktimen adelantado izendatzeko 
Peces-Barba, makala panoramia...

Atzo ezin izan nintzan isildu, eta parte hartzen doten zerrenda pribatu 
espainol batera Peces-Barbaren "loren" kolekziño bat bialdu neban, bere 
izendapen barrixa bere lekuan lagatzeko-edo. Neure blogian kargau dot hori 
bera, gaztelaniazko adarrian:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/es/250

>Baiña, hori bai, herrixan askatasunan izenian.
>
>Amatiño

Eta Peces-Barbak abixau dau, Estaduaren izenian (edo "zentzuarekin" edo 
holako zeozerrekin) jardungo dabela, ez alderdikerixiak gidatuta. Justu, 
justu, bihar zana biktimen kontu honetan: Peces-Barbaren estatu-zentzua.

Luistxo







Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago