[eibar] Bilaketak eta Google iragarkiak Eibar.org-en

luistxo a bildua eibar.org luistxo a bildua eibar.org
Al, Abe 20, 06:52:24, CET 2004


http://www.eibar.org webgunea erabiltzen duzuenok, ikusiko zenuten
asteburu honetan bilaketa aukera bat ageri dela gunearen portada, eta
baita barrua, blogetako aldameneko menu-aukeren artean. Webguneko edukia,
edo web osoa, arakatzea
permititzen du lehiatila horrek. Ez da teknologia propioarekin eraikia,
baizik eta Google-ren bidez egina: hau da, Google-n bilatzeko agindua
ematen dugu, baina emaitzak eibar.org gunera murriztuz.

Era berean, bilaketa horien emaitzetan Googlek batzuetan iragarkiak
jarriko ditu, eta inork han klikatzen badu, iragarleek Googleri ordaindu
beharko diote, eta Googlek ordain horren portzentaia bat emango dio
Eibar.org elkarteari. Google AdSense publizitate sistemaren beste alderdi
bat da hori. Duela hilabete estreinatu genituen Googleren iragarki horiek
Luistxo eta Mikel Larreategiten blogetan, eta ez doa txarto. Blogkide eta
lagunei txikito batzuk ordaintzeko lain akaso emango zuela pentsatzen
genuen, eta orain, bai, horrenbesterako ematen duela konprobatu dugu.
Gehixeago ere lor daiteke, beharbada, bilaketen kontu honekin, eta agian,
batek daki, Eibar.org-en zerbitzari gastuak ordaindu ere bai urtebeteren
buruan (orain AEBetako enpresa bati ordaintzen diogu, Frankfurt-en,
Alemanian, dagoen zerbitzari batengatik).

Bilaketa funtzioak nork bere blogeko edukiak arakatzeko, edo gutako
edozeinek blog zehatz batean zer irten den bilatzeko balio dezake. Baina
horretarako truko txikiren bat egin behar da. Alegia, zera bilatzen
badugu:

- musika

Eibar.org-eko eduki guztietan arakatuko du ea nork noiz aipatu duen. Blog
zehatz batera murrizteko bilaketa, kako-berba batzuk gehitu behar ditugu.
Zeintzuk? Blog bakoitzaren URL helbidean, edo goiburuan ageri diren berba
espefizikoren bat. Adibidez,

- orakulua musika

- "egunen haria" musika

- zapiain pelipe musika

Lehen aukerak Garagoitiko Orakuluaren blogean arakatuko du, bere URL
helbidean argi baitago 'orakulua' hori: www.eibar.org/blogak/orakulua

Bigarren kasuan, Mendigreen-en blogean bilatuko du, bere blogaren titulu
eta azpitituluak (goiburu guztietan errepikatzen zaizkionak) hauek
baitira: *Xabier Mendiguren Elizegi - Egunen harian*. Kasu honetan,
komatxo bikoitzen artean jarri dugu **egunen harian** ze horrela berba
biok hurrenkera horretan bilatuko ditu, bata bestearen segidan direla.

Hirugarren kasuan Marekos Zapiainen blogean bilatuko du seguruenik: bere
URL-an (eta izenburuan) ageri da **zapiain** batetik
(www.eibar.org/blogak/zapiain) eta bestetik **Pelipe* goiburuko bigarren
lerroan duen hitzetako bat da.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago