[eibar] Eibartar diseinua
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Abe 21, 11:42:48, CET 2004
Gehienok ikusiko zenuten aurtengo Kutxaren egutegia, diseinuari
eskainia. Liburua ere atera dute, egutegiaren gai berarekin, biak ere
Txema Garcia Amianoren ardurapean. Liburuak dexente du "mamoneotik",
hitz zatarra barkatzen badidazue, bere lagunak sartzen baititu egileak
etengabe, eta nolanahi ere Kutxari sartutako gol bat dela esango nuke,
interes pertsonal eta korporatiboz beteriko produktu bat kaleratu
baitu.
Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien
Marijaia sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri)
eibartarren baten asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut
horixe dela euskaldunok gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain
jakin dut txapelaren grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean
txanpinoi moduko bat daukana) gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala
gerraurrean asmatua, eta hura bezala Eibarren asmatua.
Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!
X.
Eibartarrak posta zerrendari buruzko
informazio gehiago