[eibar] Eibartar diseinua

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Abe 21, 13:29:47, CET 2004


>
>Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien Marijaia 
>sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri) eibartarren baten 
>asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut horixe dela euskaldunok 
>gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain jakin dut txapelaren 
>grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean txanpinoi moduko bat daukana) 
>gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala gerraurrean asmatua, eta hura bezala 
>Eibarren asmatua.
>
>Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!
>
>X.

Azaroan aipatu nuen El Casco grapadora nire blogaren erdarazko bertsioan 
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/es/221

Eta, iazko azaroan, 2003ko azaroan, powerpoint bat prestatu nuen Mondragon 
Unibersitateko klase baterako, diseinua eta erabilgarritasuna aipatuz, eta 
Kutxako bi adibide eibartarrak jarri nituen: BOJ sakakortxosa eta El Casco 
grapadora.

Powerpoint bat prestatu nuen, eta oinarrian, haren %90a izan zen Maitek 
2003ko udan UEUko hitzaldi baterako antolatutako presentazio bateko 
materiala. Baina irudi batzuk nire poltsikotik gehitu nituen azaroko lan 
horretarako:
- El Casco
- BOJ sakakortxosa
- Steve Vai-ren hiru kerteneko gitarra

Eta, hara, Enekok ere inbidiatuko lituzkeen nire prospektiba indar 
prediktiboak agerian geratu dira:

- Steve Vai Arrasatera etorri da jotzera aurten
- BOJ eta El Casco diseinu eredu mundialak

Luistxo





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago