[eibar] Eibartar diseinua

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Abe 21, 15:12:17, CET 2004


John Zabalo "Txiki" marrazkilari izugarria izan zen, benetan. 
Diseinutik harago, euskal kultura osoari on ikaragarria egin ziona. 
Gerra aurreko urteetan bera izan zen euskal liburuei itxura moderno eta 
erakargarria eman zien artista. Adibide ezagun bat aipatzearren, 
"Xabiertxo" eskola-liburua, Ixaka Lopez-Mendizabalek idatzia eta Txikik 
apaindua, sortu zenetik mende erdi pasa eta gero oraindik erabiltzen 
zena.

Kulturarekin ez ezik, abertzaletasunarekin ere konprometitu zen. 
Gogoangarriak dira estatutuaren erreferendumean baiezkoaren alde egin 
zituen afixak.

Kultura eta Eibar lotzeko beste bitxikeria bat. Joan den Durangoko 
Azokaren atarian Bitoriano Gandiagaren liburu postumoa aurkeztu genuen: 
"Adio". Hor bada Gandiagak bere haurtzaroaz idatzitako prosazko atal 
guztiz eder bat; aurkezpen-egunean, Paulo Agirrebaltzategik kaligrafia 
eder eta pertsonalez idatzitako horren kopia bat erakutsi zigun, eta 
esan zigun damaskinatuan aritzen ziren Eibar edo Plaentxiko bere lagun 
batzuentzat egin zuela, arazotan zebilen lantegiren baten alde dirua 
biltzeko halako kopia dotore batzuk egiteko edo.

X.

El 21/12/2004, a las 14:32, Eneko Astigarraga escribió:

> Armak, Gari, armak ahaztu dituzu!!
> http://www.egoibarra.com/Eibar/Armagintza
>
> Bestalde, duela ia 80 urte Eibarko industria eta diseinua lotzen: 
> Txiki Zabalo.
>
> Ez badituzue ezagutzen, benetan marrazki izugarriak (nere ustez 
> behintzat).
>
> Eibarkoak:
> Orbea y cia. Armas, bicletas, cochecitos de niños, construcción de 
> maquinaria,...
> http://www.txikizabalo.org/publica.php?registro=124
>
> eta
> Exposición local de Artes e Industrias / Eibar 1929
> http://www.txikizabalo.org/publica.php?registro=124
>
> Caricaturak http://www.txikizabalo.org/ebusca.php?dato=caricatura edo 
> material gehiago hemen:  http://www.txikizabalo.org
>
> Ah, txapelaren grapagailua, El Casco, jakina.
>
> ondo segi
>
> eneko
>
>
>> ... eta josteko makina, bizikletak, Lambrettak, eta auskalo zenbat 
>> gauza gehiago.
>>
>> Sakakortxos hori BOJ-ekoa (B... Olañeta eta Juaristi)  izango da 
>> seguruenez, Matxariako enpresakoa.
>>
>> Gari
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago