[eibar] Eibartar diseinua

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 22, 00:02:38, CET 2004


MZapirainek:
<ETBn Firin-Faranen aitzindari hartan ibiltzen zen Juanjo Gabiņa hori
<eleberri bat ere idatzi zuen
<uste dut Mendigreenek ez dakiela Astigarraga Gabiņaren dizipulu izana dela,
<lankide bai behintzat

Bertokok:
> JJ.Gabiņa  Amatiņoren laguna,  aspaldikoa.
> artikuluren baten  aipatutakoa, eta EITBn  _galdera_-inoiz alkarrizketa
> eginikoa, EUSTATen zuzendari zala?

-- Ez dakit Juanjo Gabiņa nere laguna ote den, baina etsaia ez behintzat.
Ezaguna, kinta beretsukoa, garai bateko EEren biltzarkide gipuzkoarra oker
ez banago, gero Prospektiker Erakundearen --Instituo Vasco de Estudios
Prospectivos-- zuzendaria, Eneko Astigarragaren sasoi bateko jefea (uste
dut), "Euskadi y su futuro" (Zarautz, 1984) eta beste hainbat libururen
egilea. Nik prospektiba zientzia (edo erremintta?) berari entzun nion
estreinako. Ez naiz gogoratzen inoiz ETBn elkarrizketatu nuenik baina
daitekeena. Ez ditut denak gogotan. Bestalde, ez dut uste EUSTATen
zuzendaria sekula izan denik.
   Azken bolada honetan Hego Ameriketan ziharduen aholkulari edo. Bizitza
pribatua ez da inondik ere hemen aipagarri baina, denok gora-beherak  izaten
ditugunez gero... uste dut azken boladan izugarri ondo joan zaiola.
   Eta ni poztu egiten naiz.

	Amatiņo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago