[eibar] Gatazka

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 22, 00:11:07, CET 2004


	ETAk etarenak egin eta bestelako gehienek indarkeria gaitzesten dutenean,
Batasunak erantzun ohi du gaitzesteak ez duela ezer konpontzen eta ordua
dela funtsezko arazoari heltzeko, betiko gaitzespenetan geratu barik.
Batasunak arrazoi du, gaitzespenek ez dute ezertarako balio. Baina, orduan,
gaitzespenek ez baldin badute ezertarako balio, zergatik Batasunak
gaitzesten ditu bere aurkakotzat joten dituen jokabideak?

	Batasuna zer esan jakinezta gelditzen denean, gatazka aipatu ohi du
korapilo guztien argigarritzat. Batasunak arrazoi du, hilketak,
lehergailuak, iraultza-zerga, mehatxuak eta gainerako indarkeria-motak
gatazkaren ondorio baino ez dira. Baina horiek guztiak gatazkaren ondorio
baldin badira, ez ote dira gatazkaren ondorio ere presoak, dispertsioa, lege
antiterrorista, alderdien legez kanporatzeak eta beste egoera batean
gertatuko ez liratekeen zenbait jokamolde?

	Unibertsoa borobila omen. Hala behar du izan, politikarik ezak borroka
armatua eragin bazuen ere, borroka armatuak erakarri baitu azkenean
politikarik eza. Noizbait giza-eskubiderik eza izan baldin bazen gatazkaren
aitzakia, gatazka bera da gaur egun giza-eskubideen hausturaren aitzakia.

	Gaur eta hemen, konponbiderik ezak ez dakar gatazkarik. Gatazka da
konponbiderik eza dakarrena.

	Amatiņo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago