[eibar] Eibartar diseinua

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Abe 22, 02:07:44, CET 2004


Eskerrik asko dagokidanagatik, Xabier.

Prospektiba, justizia bezala esate baterako, gauza serioa izan da eta izan
daiteke. Prospektibistak, zenbait epaile, defentsore edo fiskal bezala, ez
hainbeste. Bakoitzaren gustora, jakina ;-)

Zerrendako batzuk aurrerago aipatu dute, baina Juanjotaz aparte
prospektiban, edo epe luzerako plangintzan nahiago baduzu, jende gehiago
zebilen eta dabil.

Esate baterako, Espainako Soziologiako azken kongresoan Prospectiva izeneko
lantaldea zegoen eta han elkartu ginen unibertsitate ezberdinetan,
ikerkuntza zentruetan edo ejerzitoan horretan dabilen jende batzuk.

Jendea dabil Prospektiba lantzen Europan, Hego Amerikan eta Karibean. Estatu
Batuetako, Australia eta Txina eta Asia inguruko egoera ez dut ezagutzen,
baina badaude mundu osoan zehar unibertsitate, enpresa, erakunde, ikerkuntza
zentroak (eta folkloriko batzuk) prospektiba, foresight edo future studies
delakoaren inguruan - idazten, ikertzen eta lanean - dabiltzatenak.  Pentsa,
Europar Batasunak 8-10 ikerketa zentru amankomun baino ez ditu eta bat (egia
txikiena dela) prospektibarako da: Institute for Prospective Technological
Studies (http://www.jrc.es/)

Australiako Prospektiba instituto batek dauka zerrenda oso bat. Harritzekoa
dirudi Australian izatea, baina gehiago harritu gintuzten duela gutxi
CodeSyntexekin Australiatik harremanetan ipini zirenean gure euskara eta
teknologia berriekin zerikusia zuen produktu bateaz galdetu zutenean:
Australian zegoen tipo batek kode lerro horiek erabili nahi zituen!

Hemen, Euskal Herrian, arrazoia duzu, prospektiba kontuetan ezagunena,
telebistan agertu, egunkarietan sarritan sinatzen zuelako etabar, Juanjo zen.

Baina taldetxo bat ari ginen lanean Prospektikerren: Juanjo zen zuzendaria,
gaur egun zuzendari den Ane Bustinduy eibartarra, Markosek ezagutzen zuen
Ramon Iruretagoiena apaiz irundarra, Mikel Irasuegi, Daniela Velte, Patxi
Larraņaga, Txiki, Arantza, Ainhitze, ni, eta geroago etorri ziren beste
lagun batzuk.

Gure gora beherekin, urteetan zehar, 15 bat edo, aritu ginen elkarrekin
hemendik hara. Inguruko herri eta hiri askotan, Estatuan, Brusela eta Hego
Ameriketan lanean.

Amatiņo zuzen dabil emandako erreferentzia gehienetan (Juanjo orain
Catalunya aldian bizi da) eta adibidea jarraituz, ez ditut egingo bizitza
pertsonalari buruzko aipamen edo balorapenik.

Ramon hil zen, Juanjok aspaldi utzi zuen Prospektiker,  ni Internet eta
CodeSyntaxeko ekimen honetan hasi nintzen, beste batzuk Prospektiker utzi
zuten eta aholkularitzan edo beste kontu batzuetan dabiltza, baina beste
batzuk oraindik bere horretan jarraitzen dute lanean Zarautzko bulegoan. Nik
parte hartu nuen azkenetariko lan baten dokumentu batzuk sarean daude:
http://www.g2020.net .

Urte horietan, eta gaur egun, ikusi eta ikasitakoa azaltzen saiatzen naiz
ESTE-ko klaseetan, Ekonomia eta Enpresa fakultatean, azken kurtso eta
espezialitateko Prospectiva izena duen ikasgai batean. Klaseak emateko gauza
berriak ikasi, ideiak apur bat ordenatu eta aurrera. Urtero, enpresekin
elkarlanean, ikasleek (irakasleen laguntza apur batekin) estrategia eta
prospektiba lanak egiten dituzte. Nik asko ikasi eta ondo pasatzen dut.
Ikasleek, ebaluaketetan dioetenez, nahiko ondo.

Ez naiz literatura kritikoa, baina Markosek aipatzen dituen Juanjoren
eleberriak (nik saikera bezala sailkatuko nituzke) nahiko txarrak ziren,
zertarako gezurrak esan, baina word-en "buscar-cambiar" funtzioak eragindako
hainbat xelebrekeria bazituzten eta Eneko Galarraga (eneko) eta Jone Otaduy
(Ane) bezalako pertsonai xelebreak ere. Hobeak ziren, nik uste, zenbait
liburu teknikotxoagoak.

Bulego gainean bizi den Andu Lertxundi edo Macintosh-en erabileraren lehen
pausuak irakatsi eta itzulpenak egiten zizkigun Josu Zabaleta maisuaren
aholku batzuk, alperrik galdutakoak noski, jaso zituen Juanjok liburuentzat,
baina tira, ipuin luzeak dira, agian afari baterako ...

Prospektiba eta bere erabilerataz idaztea pentsatu dut mezuaren hasieran,
baina enroilatu eta eskatu gabeko "txapa" ederra eman dut. Barkatu.

Markos!  mesedez ez hartu medikuak agindu ez dizkizun botikarik!! Auskalo
zer erosi duzun Interneten, gero besteoi errua botatzeko.

Dena dela...,  zein preziotan esan duzu lortu dituzula neuro-nutrients
horiek? 30 edo 60 pilulako boteak dira ? :-)

ondo segi!!

eneko

>> Enekoren bloga ikusi eta gero sinesten hasita nago prospektiba gauza
>> serioa izan daitekeela. Hala ere, aitortu behar dut lehen ez neukala
>> halako iritzi baikorrik. Igual izango zen prospektiban ibiltzen zen
>> bakarra ezagutzen nuelako, Juanjo Gabiņa izeneko bat.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago