[eibar] "Gabon dot anuntzio. orain dala 7 urte

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 22, 06:55:19, CET 2004


Gandiaga aipatu dozue.  Gogoko dot Bitoriano.Gandiaga.
Elorri. Itoginari eginiko   poesia,   Elorriari, Arantzazuri.
Hiru gizon bakarka,  eta Uda batez Madrilen. Denbora galdu alde eta besteren bat   be badot.
Aitak  Arantzazun LKA-EKrekin ikastaroak egiten zituenean  enkargua zeukan,  urtero edo tokatzen zitzaionean
"Hiru gizon bakarka"  ren edizio zaharreko aleren batez galdetzea eta  ekartzea  posiblea bazan. Bitorianogaz egon behar .  Agortuta  egoan. 
Gero Durangoko Azokan erosi neban.

Zazpi urte  dira itzulpen masterra  Gasteizen egiten genbiltzala.
Gabon aurreko astean    euki klasea  geunkan.  Aldi berean
Bilbon Kafe Antzokian iragarrita zegoen "Gabon dut anuntzio".   Bitoriano,  Gontzal Mendibil eta Pello Zabala.
Irakaslea  ez zan agertzen. Bost minutu  emon geuntson eta  ez zanez agertu, bakoitza   bere abira.  Egun horretan hotza   eta euria, gaurlantxe. 

Atoatan  Gasteizetik  Bilboko  Kafe Antzokira. Abiadura  normalean, -Barazarrek errespetua emoten dau eguraldi txarrez-
ze txarrena  izaten da  kotxearekin lehenengo 500 metroak, urteerakoak eta amaierakoak, batez be  Bilbora sartzea,  abenduan  are gehiago.

Azkenean, sasoiz   heldu   ginan eta   
oso-osorik ikusi   neban Gabon dut anuntzio; Jose Angel Irigarairen aurkezpenaz barne.

Bertoko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041222/56729b79/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago