[eibar] Eibartar diseinua: eskaera eta eskaintza

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Abe 22, 08:18:24, CET 2004


>
><Sakakortxos hori BOJ-ekoa (B... Olaņeta eta Juaristi).
>
>-- Nik dakidanez oso ondo kokatua Iparrameriketako merkatuan...
>
>Amatiņo

El Casco ere nazioarteko proiekzioa duen produktua da.

Egutegiko irudien bila jardun dut Begira.com eta Kutxa.net Kutxaren 
guneetan, eta alperrik izan da. Oso zaila da ezer aurkitzea hor. Liburua 
salgai bai Begira.com-eko dendan, baina portada da han eskaintzen zaigun 
irudi bakarra.

Orduan, galdera eta eskaera, baditu inork irudi digital horiek eskura? 
(Eibarko produktu biena, esan nahi dut), Kutxan entxufea duelako, guneotan 
hobeto arakatzen dakielako, edo eskaner on bat daukalako aldamenean? 
Gehikuntza polita litzateke Eibar.org weberako. Eskerrik asko.

Bestalde, nik neure xumean pentsatu nahi dut, adibidez gure enpresan lan 
egiteko moduan helburu hori lortu behar dugula, lanerako tresna dotoreak 
egitea, ederrak, baina batez ere praktikoak. Diseinu industrialaren 
perspektiba horrekin egin lan Interneten. Diseinatzaile bikaina daukagu 
horretarako, Maite Rementeria gure zerrendakidea, baina eremu horretan, 
lanpostu eskaintza ere egin dugu berriki, Maitek zuzenduta diseinu lan 
gehiago egin ahal izateko.

http://www.codesyntax.com/news/1103027004

Luistxo






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago