[eibar] Bilaketak eta Google iragarkiak Eibar.org-en

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Abe 22, 12:35:23, CET 2004


Ez dut uste inork aipatu duenik, baina oso erabilgarria iruditu zait 
bilaketa sistema berria.

Nik behintzat erabili izan dut eta tresna ona begitantzen zait

"Blogista" berba bilatu eta izenaren inguruko eztabaida hasi aurretik 
Xabierrek Maite aipatzen irailean erabili zuela ikusi dut
http://tinyurl.com/3ttco

Nik behintzat noizean behin erabiltzen dut eta ikusi dut blogetan zein 
materixalak atalean bilatzen duela: oso ona Google search technology delako 
hori! Zorionak!

Iragarkiekin ez dut uste aberastuko garenik baina txikitoak, zerbitzaria 
edo afariak ordaintzeko balio badu, ba ongi etorria kamisetaren prostituzio 
txiki hori :-)

Baina, jo eta ke gure iragarkietan klikeatuz, tranparik ez egiteko abisatu 
didate Luistxok eta Mikelek. Bale ba, formala izango naiz...

ondo segi

eneko


At 06:52 20/12/2004, you wrote:
>http://www.eibar.org webgunea erabiltzen duzuenok, ikusiko zenuten
>asteburu honetan bilaketa aukera bat ageri dela gunearen portada, eta
>baita barrua, blogetako aldameneko menu-aukeren artean. Webguneko edukia,
>edo web osoa, arakatzea
>permititzen du lehiatila horrek. Ez da teknologia propioarekin eraikia,
>baizik eta Google-ren bidez egina: hau da, Google-n bilatzeko agindua
>ematen dugu, baina emaitzak eibar.org gunera murriztuz.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago