[eibar] Eibartar diseinua

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 22, 12:45:17, CET 2004


Enekok:

> Dena dela...,  zein preziotan esan duzu >lortu dituzula neuro-nutrients
> horiek? 30 edo 60 pilulako boteak >dira ?


Solgar etxekoak dira, Fenitalanina, Tirosina eta Glutamina bezalako osagaiak
dituzte

60 pilula

izenagatik garunak elikatu eta pizteko direla uste dut eta aspaldion ez
zaidanez BLOGean idazteko ezer bururatzen, lagunduko didate agian
bultzatzaile artifizialok

sendagileak ez dizkit agindu, errezeta barik ere saltzen dituzte

prezioa ez dut aurkitzen, ikasle baten bidez lortu ditut, bere baserrian
eginiko buzkantza batzuekin batera ekarri dizkit

Iņigo Aranburu da ikaslea, Maņu auzokoa; buzkantzak labean prestatzeko
aholkatu dit, tipulaz alaituta, eta benetan atera dira gozo


----- Original Message -----
From: "Eneko Astigarraga" <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
To: <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 22, 2004 2:07 AM
Subject: Re: [eibar] Eibartar diseinua


> Eskerrik asko dagokidanagatik, Xabier.
>
> Prospektiba, justizia bezala esate baterako, gauza serioa izan da eta izan
> daiteke. Prospektibistak, zenbait epaile, defentsore edo fiskal bezala, ez
> hainbeste. Bakoitzaren gustora, jakina ;-)
>
> Zerrendako batzuk aurrerago aipatu dute, baina Juanjotaz aparte
> prospektiban, edo epe luzerako plangintzan nahiago baduzu, jende gehiago
> zebilen eta dabil.
>
> Esate baterako, Espainako Soziologiako azken kongresoan Prospectiva
izeneko
> lantaldea zegoen eta han elkartu ginen unibertsitate ezberdinetan,
> ikerkuntza zentruetan edo ejerzitoan horretan dabilen jende batzuk.
>
> Jendea dabil Prospektiba lantzen Europan, Hego Amerikan eta Karibean.
Estatu
> Batuetako, Australia eta Txina eta Asia inguruko egoera ez dut ezagutzen,
> baina badaude mundu osoan zehar unibertsitate, enpresa, erakunde,
ikerkuntza
> zentroak (eta folkloriko batzuk) prospektiba, foresight edo future studies
> delakoaren inguruan - idazten, ikertzen eta lanean - dabiltzatenak.
Pentsa,
> Europar Batasunak 8-10 ikerketa zentru amankomun baino ez ditu eta bat
(egia
> txikiena dela) prospektibarako da: Institute for Prospective Technological
> Studies (http://www.jrc.es/)
>
> Australiako Prospektiba instituto batek dauka zerrenda oso bat.
Harritzekoa
> dirudi Australian izatea, baina gehiago harritu gintuzten duela gutxi
> CodeSyntexekin Australiatik harremanetan ipini zirenean gure euskara eta
> teknologia berriekin zerikusia zuen produktu bateaz galdetu zutenean:
> Australian zegoen tipo batek kode lerro horiek erabili nahi zituen!
>
> Hemen, Euskal Herrian, arrazoia duzu, prospektiba kontuetan ezagunena,
> telebistan agertu, egunkarietan sarritan sinatzen zuelako etabar, Juanjo
zen.
>
> Baina taldetxo bat ari ginen lanean Prospektikerren: Juanjo zen
zuzendaria,
> gaur egun zuzendari den Ane Bustinduy eibartarra, Markosek ezagutzen zuen
> Ramon Iruretagoiena apaiz irundarra, Mikel Irasuegi, Daniela Velte, Patxi
> Larraņaga, Txiki, Arantza, Ainhitze, ni, eta geroago etorri ziren beste
> lagun batzuk.
>
> Gure gora beherekin, urteetan zehar, 15 bat edo, aritu ginen elkarrekin
> hemendik hara. Inguruko herri eta hiri askotan, Estatuan, Brusela eta Hego
> Ameriketan lanean.
>
> Amatiņo zuzen dabil emandako erreferentzia gehienetan (Juanjo orain
> Catalunya aldian bizi da) eta adibidea jarraituz, ez ditut egingo bizitza
> pertsonalari buruzko aipamen edo balorapenik.
>
> Ramon hil zen, Juanjok aspaldi utzi zuen Prospektiker,  ni Internet eta
> CodeSyntaxeko ekimen honetan hasi nintzen, beste batzuk Prospektiker utzi
> zuten eta aholkularitzan edo beste kontu batzuetan dabiltza, baina beste
> batzuk oraindik bere horretan jarraitzen dute lanean Zarautzko bulegoan.
Nik
> parte hartu nuen azkenetariko lan baten dokumentu batzuk sarean daude:
> http://www.g2020.net .
>
> Urte horietan, eta gaur egun, ikusi eta ikasitakoa azaltzen saiatzen naiz
> ESTE-ko klaseetan, Ekonomia eta Enpresa fakultatean, azken kurtso eta
> espezialitateko Prospectiva izena duen ikasgai batean. Klaseak emateko
gauza
> berriak ikasi, ideiak apur bat ordenatu eta aurrera. Urtero, enpresekin
> elkarlanean, ikasleek (irakasleen laguntza apur batekin) estrategia eta
> prospektiba lanak egiten dituzte. Nik asko ikasi eta ondo pasatzen dut.
> Ikasleek, ebaluaketetan dioetenez, nahiko ondo.
>
> Ez naiz literatura kritikoa, baina Markosek aipatzen dituen Juanjoren
> eleberriak (nik saikera bezala sailkatuko nituzke) nahiko txarrak ziren,
> zertarako gezurrak esan, baina word-en "buscar-cambiar" funtzioak
eragindako
> hainbat xelebrekeria bazituzten eta Eneko Galarraga (eneko) eta Jone
Otaduy
> (Ane) bezalako pertsonai xelebreak ere. Hobeak ziren, nik uste, zenbait
> liburu teknikotxoagoak.
>
> Bulego gainean bizi den Andu Lertxundi edo Macintosh-en erabileraren lehen
> pausuak irakatsi eta itzulpenak egiten zizkigun Josu Zabaleta maisuaren
> aholku batzuk, alperrik galdutakoak noski, jaso zituen Juanjok
liburuentzat,
> baina tira, ipuin luzeak dira, agian afari baterako ...
>
> Prospektiba eta bere erabilerataz idaztea pentsatu dut mezuaren hasieran,
> baina enroilatu eta eskatu gabeko "txapa" ederra eman dut. Barkatu.
>
> Markos!  mesedez ez hartu medikuak agindu ez dizkizun botikarik!! Auskalo
> zer erosi duzun Interneten, gero besteoi errua botatzeko.
>
> Dena dela...,  zein preziotan esan duzu lortu dituzula neuro-nutrients
> horiek? 30 edo 60 pilulako boteak dira ? :-)
>
> ondo segi!!
>
> eneko
>
> >> Enekoren bloga ikusi eta gero sinesten hasita nago prospektiba gauza
> >> serioa izan daitekeela. Hala ere, aitortu behar dut lehen ez neukala
> >> halako iritzi baikorrik. Igual izango zen prospektiban ibiltzen zen
> >> bakarra ezagutzen nuelako, Juanjo Gabiņa izeneko bat.
>
>
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago