[eibar] Fioreko eskaladorea

Julen Gabiria julengabiria a bildua yahoo.es
Ast, Abe 23, 12:04:03, CET 2004


Leirek:
"Neri Erletxen (edo erletxesen?) Fiore dala eta
pasautako susedido bat"
 
Susedidoa oso ona, Leire.
Erletxe, Erletxes, Erletxeta... Euskerazko jatorrizkoa Erletxeta da, eta Erletxe be asko erabilten da. Erletxes argi dau euskera ez dala.
Kantu zahar bat dago, "Matxalen Kardu", Oskorrik be uste dot "Katuen Testamentua" diskoan atara ebala, ez nago seguru. Letra sano polita da, eta ganera kantu gitxi dagozanez Galdako inguruko kontuak aitaten dabezanak, ba balio doblea dauka niretzat:
 
"Matxalen Karduk asto ganean
Bilbora bostehun arrautze
daroazela, Erletxetako
mutil koskorrak dirautse:
-Matxalen Kardu, Matxalen Kardu,
zer daroazu astoan ?
-Zera jaroat... asto-korotzak
zuek joteko lepoan."

Julen

leire narbaiza <txargain a bildua yahoo.es> wrote:
Eskerrik asko, Julen. Holako desioak beti hartzen
dira gustora.
Neri Erletxen (edo erletxesen?) Fiore dala eta
pasautako susedido bat:
Oin urte batzuk, Fiore jarri zebenian, rotonda
horretatik goizeko 7,30etan eta arratsaldeko
5etan pasatzen nintzan. Nik Fiore izena ikusten
neban egunero.
Egun baten, ikasliekin berbetan (orduan Galdakaon
nebillen) jatetxe atzerritarren gaiñian, trankil
asko esan netsen: a, ba, Erletxen jatetxe italiar
bat zabaldu dute". Ikasle guztiak tripak
botatzen, barre baten. 
-Ez da italiarra, putetxea baizik!
Nik ez nittuan koloriñak ikusten! Harrezkeroz
lagun artian putetxieri "italianuak" deitzen
detsegu
Leire


--- Julen Gabiria 
escribió: 
> Mendigreenek zera idatzi eban aurreko baten
> bere blogean, "Top manta & edredoning" mezuan:
> "Belaunaldi berriei begira, eta ohitura
> sexualei dagokienez, hau ez dela Espainia
> esaten segitu ahalko dugu beraz, urte askoan"
> Nik ez dakit Euskal Herria Espainiagaz edo
> zegaz konparau behar dan, baina atzo oso irudi
> adierazgarria ikusi neban, eta zer pentsau
> nabideño-festibo bat etorri jatan burura.
> Erletxetatik pasetan zarienak (eta besteak be
> bai) jakingo dozue han bertan, rotondan, Fiore
> putetxea dagoala. Aurreko baten be euki gendun
> hemen horren gaineko eztabaida, Kortederrako
> tunelean egoten diran prostituten ingurukoa.
> Fiore putetxe kuriosoa da. Galdakoko San
> Silbestrean, esate baterako, eurek ipinten dabe
> podiumaren atzeko publizidaderik handiena, eta
> apur bat surrealista izaten da ikustea
> karrerako irabazleak han, euren domina eta
> lorakaz, eta atzean, munduko letrarik
> handienakaz, "FIORE". Halanda ze, ez da leku
> ezkutua edo iluna, Galdakoko (Usansoloko,
> zintzo jokatuz) Olimpo putetxea dan moduan edo
> ezagutzen dodazan (kanpotik e!) putetxe
> gehienen moduan.
> Eta gabonetan be kolorinak ipinten dabez eta
> neoiak eta ZORIONAK erraldoi bat. Ondo
> ipinitakoa gainera, hara bazoaz zoriona espero
> dozu eta. Beste kontu bat da bertan lan egiten
> dabenen zoriona edo zorigaitza.
> Kontua da atzo fijau nintzala beste apaingarri
> bat ipini dabela aurten: Santa Claus edo Papa
> Noel horreetako bat, balkoitik zintzilik. Ez
> dakidana da putetxera sartzen dabilen ala
> putetxetik urtetan, ze ez deutsat arpegia
> ikusi, eta ezin jakin larri doan ala lasaituta
> datorren.
> Baina azkenean sentsazino bategaz geratu
> nintzen: beti atzerritarrak gu baino lehen.
> Igual hurrengo urtean Olentzerok eskalauko dau
> putetxeko balkoia, baina aurrekaria
> atzerritarrak ipini dau.
> Vaya Semanitako esketx baten agertzen zan
> moduan, ez da gauza bera esatea "Hola, soy
> Jimmy Carter y vengo a mediar en el conflicto
> vasco" edo esatea "Hola, soy Jonan Fernandez y
> vengo a mediar en el conflicto vasco" (kontuan
> eukinda zer dan "conflicto vasco" hori, VSkoen
> esketxean Carterrek busti egiten eban eta
> Fernandezek ez).
> Eta ez da gauza bera imajinetea Santa Claus
> larrua joten edo Olentzero larrua joten.
> Sinesgarritasun kontua da dana, bistan da. Eta
> Santa Clausek badauka, bere bizioso arpegi
> horregaz. Olentzero eta Mari Domingi, barriz,
> pipa erretan eta gantxilloa egiten imajinetan
> dodaz.
> Neure aldetik, urte barrirako Santa Clausen
> sinesgarritasun bera desio deutsuet danori,
> Fiorera joateko beharrik izan barik, ahal dala.
> 
> Julen
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> ---------------------------------
> 
> >
_______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko:
> eibartarrak-leave a bildua postaria.com
> 



______________________________________________ 
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS! 
Nuevos servicios, más seguridad 
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

		
---------------------------------

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041223/5600b0d7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago