[eibar] Pilula kontuak

Rafa Saiz Elizondo rafasaiz a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 23, 13:37:24, CET 2004


Date: Wed, 22 Dec 2004 12:45:17 +0100

>From: "markos zapiain" <mzapiain a bildua euskalnet.net>
>Subject: Re: [eibar] Eibartar diseinua
>To: <eastigarraga a bildua codesyntax.com>,	"Eibartarrak zerrenda"
>	<eibartarrak a bildua postaria.com>
>Message-ID: <002801c4e81b$b6674a00$8f1a633e a bildua ADSL>
>Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"
>
>Enekok:
>
>>Dena dela...,  zein preziotan esan duzu >lortu dituzula neuro-nutrients
>>horiek? 30 edo 60 pilulako boteak >dira ?
>>    
>>
>Solgar etxekoak dira, Fenitalanina, Tirosina eta Glutamina bezalako osagaiak
>dituzte
>
>  
>

Nik halako konposizio bera daukan makina bat produktu hartzen dut, eta, 
adi, ez dira beti onak izaten, egia esan behar baldin badut.

Izen komertzial askorekin saltzen dira, baita Eroskiren hiperretan ere: 
legatza, gazta, tomatea, txuleta, yogurra, solomoa, patea, oilaskoa, 
tipula, txitxarroa, piperra, arkumea, gibela, atuna, fruta, esnea eta 
makina bat izen gehiagoz izendatzen dituzte. Seguru nago, pisutan, askoz 
ere merkeago duzuela Eroskin farmazia edo parafarmazia horietan baino.

Aipatu dituzun guztiak aminoazidoak dira, proteinen oinarrizko osagaiak.

(Portzierto, lehenengoa feniLalanina da)

Kontuz gero festetan!

Rafa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041223/56c0fa4d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago