[eibar] txir-txiri

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Abe 23, 15:10:21, CET 2004


iup,

Esakera horrek mila aldaera euki leikez, baina nik be uste dot Jose Marik 
botatako hori oso "forzauta" dagola.
Askoz logikuaguak Mikelek edo Amatiñok botatakuak (logikiak esakeretan 
zentzurik baldain badauke).

Nere ustez be hauxe da aldaera normalena:
"Txiri-txiri txara-txara txoritxara txarara."

Hiru elementuen inguruko pare bat komentarixo.

1.- Txiri-txara, txiri-txiri, txara-txara... hor edozein aldaera. Besteren 
bat be egongo da seguru asko.

2.- Txoritxara. Horren ordez txitxitxara be bardin.
Txitxixak, Eibarren eta inguruan: Anthus sp. http://tinyurl.com/4t8h7
Euskerazko beste izen batzuk: Guritak edo Larretxorixak. Erderaz: Bisbita.
Edozein txori-txiki be bada txitxixa. Pasekuak asko (oin negu partian 
ugarixak). Prejiduta jaten ziran lehen, arrozakin gehixenetan.
Hiztegi Etnografikotik. Cayón ezaguna, bertako txitxixa (udakua) eta paseko 
txitxixa (negukua) zelan bereiztu kontatzen:

"Alde bakarra hankak dittuk; atzeko atzazkalari begiratu bihar jakok. Luzia 
bajaukak paseko txitxixa dok, negukua. Motza bajaukak, orduan, bertako 
txitxixa,
udakua. Bixak dittuk gozuak jateko. Gitxi jaukek jateko, baiña ona, 
kirri-karra, hazur eta guzti. Bai udakuak eta bai negukuak, bixak bardin" (RI).

3.- Txarara: Elorritara diño Amatiñok, baina txaria sastrakadixan estilokua 
da (ez hain itxixa): Elorrixa, arantzak, otia, kirua... Erderazko Jaral.

Gero arte,
asier


At 11:22 2004/12/23, you wrote:

>Epa, gaztiok
>Badakitt hau iñoiz agertu dana, baiña ezin dot
>iñun topau. Hiztegi etnografikuan be badago,
>halan da be, ezin.
>Iñok badaki OSORIK "banoia txiri-txiri
>txara-txara txarara txorittara...."?.
>Mesedez, jakin ezkero, bialdu.
>Leire





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago