RE: [eibar] opor usaiņa

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 23, 23:41:31, CET 2004


Leirek:
<Zergaittik ez jatazen gustatze? ez dakit.
<Pentsatzen dot izango dala dana oso faltsua
<ikusten dotelako: La Blanca NAvidad (nik sekula
<ez dot Gabonetan edurrik ezagutu); jendiak "feliz
<Navidad" esaten dabenian, aurreko astian zu
<narrutzen ibilli danian....
<Zorion obligatorixua. Eta nik gauzak derrigor
<egittia, ez dot aguantazen!
<Faltsua, oso faltsua.
<Hori bai, Olentzero, Bizarzuri eta Erregieri
<ongietorrixa emoten detset. Badakizue erregalorik
<egin nahio izan ezkero....
<Bueno, baiņa zuri gustatzen jatzuz? Zeaitxik?

-- Hasteko, jartzen dittuzun faltsukerixan adibide bixak erderazkuak dira.
Horrek zeozer esangura dau. Eta bihar bada ez dauka zer ikusirik Gaboneaz.
Segurutik ideia berbera etorriko jatzu burura "Dia de la Madre" edo holakon
batian pentsauezkero.

   Gabon girua faltsua bada, ez dot uste Aratustiak edo abuztuko "Aste
Nagusixak" baiņo faltsuaguak diranik. Gaur egun indarrian daguan giruan
seiņale baiņo ez da. Gau-pasak baiņo gauza faltsuagorikĄ Eta badirudi
kriston arrakastia daukela...

  Gaiņera, ez dakit ba nik zuk konparaziņo asko eitteko adiņik ete daukazun.
Esangura dotena zera da: Nik goguan dittut oin dala 50 urteko Gabonak
(umia), oin dala 25 urtekuak (guraso gaztia) eta oinguak (erdi
aitxitxatuta). Nik esango baneu lehenguak benetakuaguak zirala (horixe uste
dot), gazteren batek pentsauko leuke zaharren inpresiņuak baiņo dirala:
Lehengua beti hobia.

   Baiņa tira, jira eta buelta, bai, neri Gabonak gustatzen jataz. Ez dot
aparteko ezer eitten. Baiņa EGUBARRIXAK dira, URTE BARRIXA... ez dakit ba
nik neska. Zer gehixao bihar dozu ba?

   Amatiņo





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago