[eibar] ISBN

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Or, Abe 24, 01:25:38, CET 2004


Leirek:
> Egunon!
> Gremioko batzuk bazagozienez, iņork esplikau ahal
> desta zetako balio daben ISBN horrek? Eta
> euskeraz zelan dan?
> Milla esker
> Leire Preguntegi Dudagoitia

    ISBN: International Standard Book Number, liburuak (edizioak eta
bolumenak) identifikatzeko zenbaki-kode bat, hamar digito, aurreneko biak
herrialdea edo hizkuntza identifikatzen dabe, ondorengo bi edo hirurak
(normalean) argitaletxea, ondorengo lau edo bostak (gehienbat) titulua,
edizioa, bolumena, eta azkena kontrolerako zenbaki bat da.
    Hamar digitoen artean formula matematiko baten baldintza bete behar
dabe, horregatik azkeneno zenbaki hori, ordenadoreek kontrola daixen
zenbakia ondo osatu dela, ez dela okerra edo gezurrezkoa.
    Esate baterako, hemen doten bat, Eibarko Hiztegi Etnografikoa:
        ISBN 84-89696-30-6
        84 Espainia (inork dudarik bazakan)
        89696    Eibarko Udala
        30    Eibarko udalak argitaratu dabenen artean lan honi dagokixona.
Bi digito adjudikatuta izateko seinalea argitaletxe honek gutxi plazaratzen
dabela.
        6      Kontrolerako zenbakia.

    Euskaraz zelan esaten dan? Gura badozu zeuk euskaratu, baina kontutan
izan gauza bat, mundu guztian eta hizkuntza guztietan ingelesez erabiltzen
da, ISBN, kitto.

    Gehixago luzatu neike eta xehetasun gehixagorekin, baina agian nahikoa
da.
    Ondo pasa danok, nik ez dot uste ordenadorea ikutuko dotenik datorren
astera arte, besteak beste Eibarren izango naizelako, ia inor ikusten doten.
     Maite zaittuet (zer dan Gabonetan egotia ;-))
        Imanoltxu.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago