[eibar] A ze kontzertua gaurkoa
Bertoko
bertoko01 a bildua euskalnet.net
Or, Abe 24, 02:31:54, CET 2004
Benitok Kafe Antzokiyan jo dauena.
Betiko moduan propinetan neurtzen ditut Kontzertuen maila.
Batez be Bilboko Kafe Antzokian, diranean.
Normalean daukan guztia emoten dabe kantariak. Kafe antzokian apur bat gehiago.
Zortzi edo bederatzi gitxienez propina. Hamar ez badira izan.
Lehenengo biak BIzkaia eta Nere heriko neskatxa, ikusleak berotzeko. Gero best bat eta Zenbat gara?
Guztietarik bat, nik aspaldiko partez, ia inoiz entzun bakoa,
Kanta bat kosta zait hartzea, baina ikusleok, nik beranduago, " a capela" Benito beragaz kantatzean igarri dot , abesti horren ibilbide luzea ez dala atzo goizekoa. Gainera iragarri dau Benitok " haurtzaroko abestia".
Adarra jo, baina lehen notekin ikusleak kantari. Gero konturatu naiz bostgarren ahapaldian ze abesti zan. "Bide Galduak".
Matalasen abestia "A capela" ikusleok. Benitok sakeari errestoa.
Beste bi edo hiru abesti, eta jendeak bisak eskatzen.
Orain dala urte biko kontzertuan adarra jotzen ebilena eta agertokira igon ebanak Benitok eskatu du igotzeko eta kanta bi abestu ditu. Hobetu dau eta primeran segitu dau .
Benito joatekoa izan da, joan egin da, baina ikusleok "a capela" - Goizean argi hastean- abesten hasi eta Benito barriro agertokira.
Benito eta taldearen agurra eta ikusleok "Erribera" eta"Oi ama Euskal Herria" kantaka. Benito barriro agertokira.
Amaitzeko "Maria Solt eta kastero".
Olentzerok opari ederra ekarri deusku gaur Gabon goizaldean.
Nik pozik urten dot. Ez dau jo "Oi lur", baina , behar bada beste baten joko dau.
Bertoko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041224/e177fe61/attachment.html>
Eibartarrak posta zerrendari buruzko
informazio gehiago