[eibar] Fioreko eskaladorea

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
Or, Abe 24, 02:41:18, CET 2004


Bai, neu be  egunero hortik   pasatzen naz,  orain gauez. Aipatzen  dozuzanak ikusi be
.
Zorionak, bai, baina barrura  sartu ezkero  be zerbitzua be,  kontsumitzaile  moduan euskeraz behar luke eta eskaini be.
Baina  inor ausartuko ete da  norbait  euskaraz eskatzera?.

Putetxeen ganean, Juan Mari Irigoienek lehengoan, orain dala bariku bi aitortu zuen  Euskadi Irratian, azken liburuaz ari zela Arantxa Iturbegaz,  sekulako lezioa  eman ziola behin Caracasen,   horretan  lanean ebilen andreak.

Bertoko

  ----- Original Message ----- 
  From: Julen Gabiria 
  To: Eibar 
  Sent: Thursday, December 23, 2004 11:19 AM
  Subject: [eibar] Fioreko eskaladorea


  Mendigreenek zera idatzi eban aurreko baten bere blogean, "Top manta & edredoning" mezuan:
  "Belaunaldi berriei begira, eta ohitura sexualei dagokienez, hau ez dela Espainia esaten segitu ahalko dugu beraz, urte askoan"
  Nik ez dakit Euskal Herria Espainiagaz edo zegaz konparau behar dan, baina atzo oso irudi adierazgarria ikusi neban, eta zer pentsau nabideņo-festibo bat etorri jatan burura.
  Erletxetatik pasetan zarienak (eta besteak be bai) jakingo dozue han bertan, rotondan, Fiore putetxea dagoala. Aurreko baten be euki gendun hemen horren gaineko eztabaida, Kortederrako tunelean egoten diran prostituten ingurukoa.
  Fiore putetxe kuriosoa da. Galdakoko San Silbestrean, esate baterako, eurek ipinten dabe podiumaren atzeko publizidaderik handiena, eta apur bat surrealista izaten da ikustea karrerako irabazleak han, euren domina eta lorakaz, eta atzean, munduko letrarik handienakaz, "FIORE". Halanda ze, ez da leku ezkutua edo iluna, Galdakoko (Usansoloko, zintzo jokatuz) Olimpo putetxea dan moduan edo ezagutzen dodazan (kanpotik e!) putetxe gehienen moduan.
  Eta gabonetan be kolorinak ipinten dabez eta neoiak eta ZORIONAK erraldoi bat. Ondo ipinitakoa gainera, hara bazoaz zoriona espero dozu eta. Beste kontu bat da bertan lan egiten dabenen zoriona edo zorigaitza.
  Kontua da atzo fijau nintzala beste apaingarri bat ipini dabela aurten: Santa Claus edo Papa Noel horreetako bat, balkoitik zintzilik. Ez dakidana da putetxera sartzen dabilen ala putetxetik urtetan, ze ez deutsat arpegia ikusi, eta ezin jakin larri doan ala lasaituta datorren.
  Baina azkenean sentsazino bategaz geratu nintzen: beti atzerritarrak gu baino lehen. Igual hurrengo urtean Olentzerok eskalauko dau putetxeko balkoia, baina aurrekaria atzerritarrak ipini dau.
  Vaya Semanitako esketx baten agertzen zan moduan, ez da gauza bera esatea "Hola, soy Jimmy Carter y vengo a mediar en el conflicto vasco" edo esatea "Hola, soy Jonan Fernandez y vengo a mediar en el conflicto vasco" (kontuan eukinda zer dan "conflicto vasco" hori, VSkoen esketxean Carterrek busti egiten eban eta Fernandezek ez).
  Eta ez da gauza bera imajinetea Santa Claus larrua joten edo Olentzero larrua joten. Sinesgarritasun kontua da dana, bistan da. Eta Santa Clausek badauka, bere bizioso arpegi horregaz. Olentzero eta Mari Domingi, barriz, pipa erretan eta gantxilloa egiten imajinetan dodaz.
  Neure aldetik, urte barrirako Santa Clausen sinesgarritasun bera desio deutsuet danori, Fiorera joateko beharrik izan barik, ahal dala.

  Julen


------------------------------------------------------------------------------

       



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041224/bde1e852/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago