[eibar] "Comunidad nacional"

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
As, Abe 28, 07:26:30, CET 2004


Zure estilo demagogiko hori erabilita esan liteke askoz ere gurago duzula
Franco ETA baino

Iruzurra baita "mugarik gabeko Europan parte hartu beharra, aniztasuna zein
nazioarteko
solidaritatea" lortzeko oztopo gisa maila berean jartzea Franco eta ETA

Francorentzat laudorio bat da, garbi adierazten baitzuen oztopatze horixe
zuela helburu

ETArentzat berriz iraingarria, sarritan aldarrikatu baititu halako xedeak

EuskaraZ eztabaidagunean bazen jeltzaleen aurka obsesionaturiko idazle bat,
oso aktiboa

Amatiño: zure jarrera berdin-berdina da, baina alderantzizko bidean

Hala ere, ez dut uste eibartarrak hau euskaraZ hura bezala  pikutara joango
denik

Baina baliteke EAJk EAEn agintea galtzea CIUk Katalunian galdu duen bezala:
batetik, jendea nazkatu egingo da Amatiñoren mezuan nabari den zilborkeria
harro erasokorraz (penagarria botererik gabeko alderdietan baina
agintariengan jasangaitza)

Bestetik, krudelkeriari uko egitera behartutako Ezker Abertzale zabal batek
eta krudelkeriari uko egitera behartutako  PSE-EE-k (Madina, Zabaleta,
Etxezarreta eta Itsasoren ikuspuntuetara lerratua) nolabaiteko lankidetza
gauzatzen asmatuko dute

Oztopo gogorra izango da hala ere PRISAtik zein telebista publikotik,
besteak beste, datorkigun kiratsa

Bart arratsean bertan, Rafael Conte en la dos: "el euskera no da para hacer
una buena novela"

Hori ez da iritzi bat, Conte ez baita gai euskal eleberri bat irakurtzeko

Hori beste zerbait da, oso iluna




----- Original Message -----
From: "Amatiño" <lamatino a bildua euskalnet.net>
To: <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, December 26, 2004 7:50 PM
Subject: [eibar] "Comunidad nacional"


> Orain 30 urte, Telesforo Monzonek hainbat gazte bildu eta esan zien: EAJk
> lan handia egin du eta Euskadik asko zor dio, baina honezkero EAJ historia
> da, ezker abertzalearen garaia da. Zenbait egun geroago gazte-talde hura
> Juan Ajuriagerrarekin bildu eta beste hau entzun zuen: EAJ bere onenak
> emateke dago, gure aurrekoen ondareari eusteko gai bagara.
>
> Anekdotak bi gizon haien irizpide kontrajarriak adierazten ditu. Donibane
> Lohitzuneko jauregian bizi zen aristokratak bere aurrekoei muzin egin zien
> bitartean, heriotz-zigorra, gartzela, klandestinitatea eta erresistentzia
> ezagutu zituen gudariak aintzat hartu zituen. Poetak monarkiaren lilurari
> eta borroka armatuaren epikari egin zien men. Teknologoak, ostera, bere
> buruzagien esperientzia eta ekarriari.
>
> Ez dut uste euskal gizartea jabetu denik Agirre, Landaburu eta Irujoren
> belaunaldiaren ekarriaz ("Desde el futuro. Nacionalismo es más
democracia".
> Josu Legarreta. Alberdania, 2004). EAJn ez dira denak konturatu, gainerako
> abertzaletasunak nahiago izan du begiak itxi eta abertzale ez den eremu
> politikoak ezikusi egin du. Baina, hala ere, hirukote horren ondare
> ideologikoa ez da EAJrena bakarrik, gizarte osoarena baino.
>
> Orain pilpilean ditugun ideia eta balore politikorik gehienak Agirrek,
> Landaburuk eta Irujok aipatu zituzten sarri: hala nazio zibikoa nola
mugarik
> gabeko Europan parte hartu beharra; aniztasuna zein nazioarteko
> solidaritatea; giza-eskubideak, gizakiaren balorea edo mehatxurik eza;
> burujabetza konpartitua eta interdependentzia... Hori guztia asmatua
zegoen
> gu gehienok jaio aurretik eta segurutik denak aurrera egingo zukeen
Franco,
> lehenik, eta ETA, gero, agertu izan ez balira.
>
> Adibide esanguratsu bat baino ez. Horra non agertu diren sozialistak
> "comunidad nacional" delakoa irtenbidetzat proposatuz. Auskalo formula
> horrek balio duen ala ez, baina Irujo abertzaleak formulatu zuen...
1955an¡
>
> Ez dakit Herri honek memoria historiko handirik duen ala ez. Baina
> historiaz jakin behintzat, ezer gutxi.
>
> Amatiño
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago