[eibar] Ukraina ukraineraz

luistxo a bildua eibar.org luistxo a bildua eibar.org
Ost, Abe 29, 22:00:18, CET 2004


> Ukrainaz zertxobait omen dakien Xabier Ormaetxea parlamentariak
> (http://www.eaj-pnv.com/eu/home.asp) esaldi hau erakutsi dit gaur
> arratsaldean:
>
> "Sche (oraindik) ne (ez) vmerla (da hil) Ukraina". Esaldi honek frogatzen
> omen du zein apalak diren ukrainarrak, nola hala irautea lorpen handi
> samartzat dutelakoan edo.
>

Bitxia da parlamentario abertzale honen kasua.
Ukraineraz eta Ukrainaren jatorrizko izenaz gehiago daki, euskaraz edo
gure herriaren jatorrizko izenaz baino. Gogoan dut Basque-L zerrendaren
garaian, berarekin izandako eztabaida, Euskadi zela eta Euskal Herria
zela.
http://tinyurl.com/4phro

Ukrainaren inguruan, hango ahoskeran ukraína esaten da gutxi gora-behera,
diptongoa hautsi egiten da.

1992ko udazkenean hilabete egin nuen oporretan Ukrainan. Ez nuen
sentsaziorik izan apalak zirenik. Herrialde handia da Ukraina, oso handia,
eta hango nazionalismoari herrialde handienen txaubinismoaren traza
gehiago hartu nion, euskal nazionalismo txikiagoarena baino. Feeling
gutxi, hortaz, hango nazionalismoarekin.

Hizkuntzaren inguruan, doinuan ez nuen ezer igartzerik, berba batzuk ez
badira. Errusieraz etengabe spasiva eta khoroxio (eskerrik asko / ondo da)
esaten dizute, eta ukraineraz yakuyu eta dobre. Bi eremu linguistikotan
dago banatua herrialdea, hego-ekialdea errusieraz mintzo da Janukovitxen
aldeko lurraldea da, eta mendebaldea ukraineraz. Hiriburuan esaten dute
errusiera gehiago entzuten dela, baina sentimendua mendebalderantz
gehiago.

Idatziz, ordea, oso erraz desberdintzen dira, eta Justxenko eta
Janukovitx-en aldeko karteletan ere egin daiteke jokoa, igartzeko nor ari
den errusieraz eta nor ukraineraz. Bi hizkuntzak alfabeto zirilikoz diren
arren, letra berezi bat gehiago dago ukraineraz: I. Errusieraz, gure i
idazteko espilu batean iraulitako N baten tankera duen letra erabiltzen
dute. Ukraineraz N irauli hori ere badute, baina beste I bat ere bai, I
latinoaren berdina. Ahoskeran ñabardura bat bada bien artean, bata i eta
bestea yi, edo holako zerbait.

Hortaz, idazkiren batean I latinoak ikusten badituzue, hori ukraineraz dago.

Izan ere, ukrainera i-z betea dago. Hirien izenetan ere, mapetan
errusierazkoak ikusten ditugu oraindik: Kiev, Ternopol, Lvov... baina
ukraineraz hiri horiek Kiiv (kíyiv ahoskatua), Ternopil eta Lviv dira.

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago