[eibar] BBVAn egin nahi diren aldaketak

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 30, 14:36:51, CET 2004


  Antza,  "EL mundok"   esaten zuenagatik 
   "primoderivera"k  egin  nahi izan zuen "Gobierno de concentración"   eskema  hori   erabili nahi dute BBVArako.

  BBVA, al   servicio de  unidad  del espíritu de   una grande y libre?.

  Bertoko
    Dudia be!!!
    Ybarra familia, BBVA, Correo Español-Diario vasco taldea, Iberdrola, dena da talde ekonomiko-politiko bera (nahiz eta azken aldian Ybarra familiak BBVAaren kontrol zuzena galdu daben).
    Liburu mordua dago honetaz eta duda gutxi.
    Familia hori eta bere inguruko enpresak estu-estu lotuta dagoz frankismoarekin, eta frankismoak mesede ederrak egin detsaz, mesede politikoak (Bizkaiko eta Bilboko kontrol erabatekoa Diputazioaren eta Bilboko aiuntamentuaren kontrolaren bitartez) eta ekonomikoak (horrelaxe neuk be egitten ditudaz negozioak!!).
    Batzuk Ybarra deituraz agertuko dira, beste batzuk ez, baina, esateko baterako, ezagunak izango dituzuelakoan,  Careaga Bilboko alkatesia edo Areilza, gerra osteko Bilboko lehenengo alkate frankistia, Ybarra familiakoak dira, ezkontzen bitartez.
    Gauza batzuk kultura jeneralekoak zirelakoan nenguan.
        i.t.





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041230/60a635c2/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago