[eibar] "Comunidad nacional"

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 30, 23:55:25, CET 2004


Amatiñok:

>sistema demokratikoaz fiatzen nauk: >sistema demokratikoak duen
>ahalmenaz unean uneko aukerarik onena >egiteko.


"La brújula"ren zati bat entzun diat oraintxe; Mamen Gurrutxagak uste dik
erreferenduma egin egino dela;

Emilio Gebarak, ostera, sistema demokratikoaren ahalmenen izenean,
behar-beharrezkoak ikusten ditik poliziak eta militarrak hautes-mahaiak-eta
ixteko: 155 artikulua gauzatzeko ordua heldu ei dok

beste solaskide batek ziurtatu duenez, Arnaldo Otegik Iruñean biharko deitu
duen prentsaurrekoan ETAren su-etena aldarrikatuko dik, Josu
Urrutikoetxearen beste gutun bat jaso baitu gaur irakurri duenarekin batera

irratian arras zuan giroa goibela, kezkatua eta mehatxaria




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago