[eibar] "Comunidad nacional"

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Or, Abe 31, 00:17:37, CET 2004


Hi, gabon:
Erantzunaren arabera sumatzen diat nere atzokoa ez dela bidean galdu, nik
besterik (oker) sumatu arren.
Beraz... oso ondo.
Ea bigarren gutun horrena egia den. Hala balitz... berdin litzaidakek
pikutara joan edo jubilatu.
Josu Urrutikoetxea ikusi nian azken bider (bi-hiru urte?) Finlandian izan
zuan... laupabost egun egon giņuan elkarrekin. Tipo serioa.
Eutsi goiari.
Amatiņo


-----Mensaje original-----
De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com]En nombre de markos zapiain
Enviado el: jueves, 30 de diciembre de 2004 23:55
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] "Comunidad nacional"


Amatiņok:

>sistema demokratikoaz fiatzen nauk: >sistema demokratikoak duen
>ahalmenaz unean uneko aukerarik onena >egiteko.


"La brújula"ren zati bat entzun diat oraintxe; Mamen Gurrutxagak uste dik
erreferenduma egin egino dela;

Emilio Gebarak, ostera, sistema demokratikoaren ahalmenen izenean,
behar-beharrezkoak ikusten ditik poliziak eta militarrak hautes-mahaiak-eta
ixteko: 155 artikulua gauzatzeko ordua heldu ei dok

beste solaskide batek ziurtatu duenez, Arnaldo Otegik Iruņean biharko deitu
duen prentsaurrekoan ETAren su-etena aldarrikatuko dik, Josu
Urrutikoetxearen beste gutun bat jaso baitu gaur irakurri duenarekin batera

irratian arras zuan giroa goibela, kezkatua eta mehatxaria




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago