[eibar] Gipuzkubus

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
Ast, Abe 1, 13:59:24, CET 2005


Bai, baiņa euskal sen edo sentsibilidade kontua da. Esate baterako,
"Udalbus" hori Eibarko udal-autobusa da. Nik ez dot uste Eibarko Udalean
inor euskeraren kontra-kontra dagoanik. Eta aholkulari onik ere ez da falta
izango. Baiņa zenbaitek pentsau leike (alkateak berak, esate baterako),
borondaterik onenaz behar bada, "udal-bus" berba horretan herriko
sentsibilidade bixak laburbiltzen dittuala. Eta "udal-busa" jarriko balitz,
oreka galduko litzakiala sentsibilidade baten mesedetan eta bestian
kaltetan.

Ideia hori nagusitzen bada Eibar moduko herri batian, pentsatizu
"Eusko-tren" edo "Eusko-trena"ren artian erabagi bihar dan Bilboko edo
Gasteizko bulego batian... Gauza jakiņa da erdal-belarrixak errezago
onartzen dittuala euskal berba soltiak, euskal joskeria edo morfologixia
baiņo.

Amatiņo

-----Mensaje original-----
De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de leire a bildua eibar.org
Enviado el: jueves, 01 de diciembre de 2005 13:29
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: RE: [eibar] Gipuzkubus

Amatiņok:
> Bat nator. Izena zatarra dan ala ez eztabaidagarrixa da. Nere ustez 
> eztabaidagarri ez dana hibridokerixa hori da. Biharko leuke izan:
> Euskotrena, Udalbusa, Lurraldebusa etab. Baina, bistan danez, gerra 
> galdua

---BAiņa, zeiņek jartzen dittu izenak? Ez dau aholkurik hartzen? Bide
horretatik gaizki goiaz leire





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago