[eibar] Perfil bajua

oier txikillana a bildua eibar.org
Ast, Abe 1, 19:27:02, CET 2005


Txixa egitten jezkuek burutik behera, eta eurixa dala pentsatu bihar...

Josu Lariz itzuli da Uruguayera. Ixilpian pasatu zeban Fray Bentoseko 
zubixa, lagun talde batekin, autobus anonimo baten. Alaittasun 
izugarrixa, baiña ezin txanpan botillarik zabaldu, txapliguak bota, orru 
egiñ, dantza eta festarik... bakarrik irribarria, besarkada isillak, eta 
lasaittasun plantak, eskutik fuerte helduta. Hala heldu zan Montevideora 
ordu batzu geruago, eta han bardiñ: ahal danik eta zarata gitxien, 
abokatuak, emaztia, hurreko senidiak, festa isil eta ezin alaixago 
baten... Eta dana pasatu danian, prentsaurreko agerraldi txikixa, 
prentsa ohar motzakin. Horixe izan da dana.

Josun kalbarixua juan dan 13 urtian jarraitzen ibilli diranei beste 
portaera bat eskatuko zetsen senak, jakiña: zelebraziño zaratatsuak, 
estatuen gerra zikiñari kontra egiñ eta irabaztian harrotasuna 
lehelengo... salaketa publikua eta errudunen aideratzia gero... eta 
erantzukizun administratibo eta penalak eskatzia azkenik. Egin detzen 
jugadiangaittik ordainduarazteko.

Baiña Josuk perfil bajuko itzuleria aukeratu dau. Bere abokatuen 
irizpidiari jarraittuta seguru, behin eta barriro adierazi dau ez dabela 
erantzukizunik eskatuko, berak pakian bizi nahi dabela bakarrik... 
Anonimotasunera itzultzia da bere ames bakarra. Eta ulertzen dot, ¡zelan 
ulertu gaiñera! Geu be 2002ko Iraillak 14ko auzixan ataka bardiñian 
egon, eta urtenbide bera aukeratu genduan eta.

Orduan sentidu neban amorru bardiña sentidu dot oiñ. Modu apalago baten, 
ez nabelako zuzenian joten honek; baiña oinguan sakonagua, 
iraunkorragua, erantzuteko goguak emoten dabena. Bai, ze: ni ez daukat 
orain arriskurik.

Gogorra da gero, norberari egindako bidegabekeri argi eta garbi batetik 
ozta-oztan urten eta gero, jarrera hori hartu bihar izatia: “Ez dot nahi 
problemarik: putadia egin deztenak salatzen badittut, igual hasarratu 
eta barriro etorriko jataz billa”.

Ulertzen zaittut, etsipenez beteta, Altzolako basarrittarra.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago