[eibar] kintana, lehen atzoko aurkezpena

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Abe 2, 14:15:30, CET 2005


eta Kintanak ez dau aitzen (beste askoren moduan), Wazemank, herri 
komunikabidiak eta blogari euskalkizaliak agertu badira, ez dala 
Kintanaren kontra juateko eta berari amorrua eraitteko. Aittu biharko 
leuke, jente askok, euskera batua ez dabela gertuko sentitzen, ez dabela 
txistietarako erabilgarri ikusten, eta batuak ez detsala balio blogian 
etxeko gauzak kontatzeko.

Horrek ez dau esan gura, jentia batuan kontra dagonik, beste gauza bi baino:

- euskalkixa BE gorde nahi dabela (o! sakrileguak!)
- batuak orain arte egin daben bidia ez dala nahikua izan, eta beste 
bide batzuk be jorratu biharko doguzela. Danok.

asier




>  
> 
> Uste dot aurretik be iņoiz aittatu izan dogula baiņa, badaezpadan...
> 
> Kintanan gaztaruan, bihar diran ņabardura guztieaz, "ordeneko" jende
> "urtetsua" euskalkixen aldekua zan eta "iraultzaile gaztiak", ostera,
> euskara batuzalea.
> 
> Oin, aldiz, neurriren batian, orduko euskara batuzaliok zahartzen dihardue
> eta gaztiak orduan baiņo dexente euskalkizaliagoak dira. Eta Kintana gazte
> burrukalari adoretsu harek ez dau aittzen.
> 
> Oin dala 30 urte euskera batuan defentsa-arrazoietako bat danok bardin
> idatzi ahal izatia izan zan: Administraziņua, komunikabidiak,
> argitalpenak... Eta Kintanak nekez ikusten dittu ondo, 30 urte geroago,
> euskalkiz kaleratutako udal-testuak, Wazemank edo herri-komunikabidiak.
> 
> Amatiņo
> 
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago