[eibar] blogak eta gure mundutxua

leire a bildua eibar.org leire a bildua eibar.org
As, Abe 6, 12:41:09, CET 2005


Atzo gure amari esplikatzen ibili nintzan blog bat ze dan. Bazekixan nik
bat nekana, baiņa ez zekixan ze zan.
Gatxa da, gero, azaltzia ze dan apenas Internet erabili ez daben
personiari. Barrezka begiratzen zestan. Ahal izan neban mopduan esplikau
eta aurrera. Gero, nere esperientzia azaldu, ze emozionantia dan jakitzia
mezu barrixa dakadala, ze jentek lagazten daben erantzuna, ze idazten
dodan...Eta irribarriakin jarratzen eban.
Azkenian uste dot gure dibertimentu bat zala pentsau zebala, batzuk
makrame egitten daben moduan guk hau egitten dogula.
Ridikula sdentidu nintzan. Bai, igual esplikatzerakuan ez nebalako bere
begixetan amak euren seme-alabak zeozer ona egiten dabenian izaten daben
harrotasun dir-dir hori. Berandako txorrada bat zan, barregarrixa, baiņa
txotxoladia.
Enfin! EZ neban pentsatzen mundua salbatzen nebillenik, baiņa hain
txorrada da? Estimia lurretik dakat!
Ondo pasau egun kostituzional hau
Patxuak
leire




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago