[eibar] blogak eta gure mundutxua

Elena laka elaka a bildua futurnet.es
Ost, Abe 7, 10:37:58, CET 2005


Leirek:


> Atzo gure amari esplikatzen ibili nintzan blog bat ze dan. Bazekixan nik
> bat nekana, baiņa ez zekixan ze zan.
> Gatxa da, gero, azaltzia ze dan apenas Internet erabili ez daben
> personiari. Barrezka begiratzen zestan. Ahal izan neban mopduan esplikau
> eta aurrera. Gero, nere esperientzia azaldu, ze emozionantia dan jakitzia
> mezu barrixa dakadala, ze jentek lagazten daben erantzuna, ze idazten
> dodan...Eta irribarriakin jarratzen eban.
> Azkenian uste dot gure dibertimentu bat zala pentsau zebala, batzuk
> makrame egitten daben moduan guk hau egitten dogula.



Gure amendako ez bakarrik blogak, interneten ibiltzea ere alaba
ipurterrearen bitxikeria dibertido bat da.
Nik sekula ezin izan detsat ondo esplikatu amari zertan gabizen hemen.
"Ya, ya", esaten dezta beti, besterik barik.
Koartada moduan Luistxoren izena botatzen detsat, eta mutil azkar eta
formaltzat daukanez, behintzat lasai geratzen da.
Dena den, susmoa daukat ez ote duen pentsatzen hobe litzatekela denbora hau
etxekoandretzari dedikatuko banio.

Elena





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago