[eibar] morris, sarasola, orotarikoa

leire a bildua eibar.org leire a bildua eibar.org
Ast, Abe 15, 13:52:12, CET 2005


Aupa, MArkos
Zeure mezuari Sarasola eta Morrisen adierazpena falta jakoz. Nun esan
dabez hórrek gauzok? Loturaren bat bialdu zeinke?
Ia holan zure mezuren bat ulertzen doten :-)
Leire


> Morrisen erantzunek Sarasolari  Berrian hunkigarriak ez ezik egokiak ere
> ematen dute: Sarasolaren irizpideei jarraituz ez bakarrik Orotarikoa
> baizik GUZTIA idatzi behar genuke gaztelaniaz, beti izango baita
> gaztelaniadunen  bat euskaraz jakiteke euskaldunek idatzirikoaz
> interesatua
>
> ordea, batez ere Espainia aldean ugaldu da figura bitxi ausart hori,
> euskaraz ez dakien euskologoa; bitxia, zeren  ingeles bati, aleman bati
> edo ipar aldeko euskaldun bati bururatu ere ezin zaio egin hispanista
> izatea espainolez jakiteke
>
> dena den, edozein euskologok eskatu behar lioke bere buruari Orotarikoa
> ulertu ahal izateko maila, eta euskal irakurleok, nik behintzat bai,
> eskertu egiten dugu aintzat har gaitzaten, halako eraz non Orotarikoa
> euskaraz balitz kontsultatuko genukeen, baina ez denez ba ez
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago