[eibar] pellak, sanblasak, eta Internet apur bat

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Ots 21, 10:59:54, CET 2005


> Erabaki genduan Luistxok arrazoia zeukala, eta koipetan prijidu barik, 
> ez dirala pellak. Beraz, ez-pellarik ez genduan jan. Friki-txutea, 
> beraz, guztiz tradizionala izan zan, platerari bueltia emonda.
>
> Luistxo
>
>

"Genduan"? Non egin da erreferendum hori? Nire mahai-bueltan, 
behintzat, pella batzuk ahi hutsezkoak zirela eta beste batzuek 
arrautza zeukatela sumatu genuen, eta arrautzadunak gozoagoak ote ziren 
(bikaintasunaren barruan hala ere). Koipe-kontuetan, abstentzioak 
irabazi zuela esango nuke.

Baina gure Luistxo, taliban gastronomikoa izateaz gainera, ez dakit oso 
demokratikoa ote den. Munduaren dominazioa lortzen duenean, Bin Laden 
bera ere pellak txerri-gantzaz jaten, platerari buelta emanda.

X.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago