[eibar] Sorpresa zapatista

luistxo a bildua eibar.org luistxo a bildua eibar.org
Iga, Urt 2, 10:53:05, CET 2005


> Katxis, uste neban posta-zerrendara sartu eta mezu piloa topauko nebala
> urte borobil hau inaugurau nahian. Ba ez, niri tokau jat urtea
> inauguratzea. Hala ba: keda inaugurau. Urte barri on danori!!

Berdin!

> Eta mezu honegaz batera, nire sorpresa zapatista. On egin danori!
> http://www.eibar.org/blogak/gabiria
> Julen

Julen Eibar.org elkarteko bazkide ere bihurtu da, blogosferan eta urte
berrian sartzearekin batera. Ongi etorri abangoardia teknofilora!

Bestalde, adi, bloga duzuen eibarnautok. Gure blogen oinarri den
produktuak bug bat dauka, urte berriko bug-a dei genieziokeen. Urte jakin
batean ez baduzu mezurik kargatzen, aldameneko menuko artxiboen bilduma
ezkutatu egiten da. Urteberri egun guztietan gertatuko da hau, harik eta
mezu bat kargatzen ez dugun arte urte horretan.

Ez da gure konfigurazioaren errorea, jatorrizko produktuarena baino, baina
jakinarazi diegu garatzaileei. Gure adaptazio euskalduna, bere horretan,
primeran dabil. Urtearen deklinabide egokiarekin, '2005eko' jarriko du
aurten egingo ditugun blog artikuluen datak, iazkoetan '2004ko' (e barik);
datorren urtean berriz e barik, '2006ko' jarriko duen bezala. Urteen
deklinabidea euskaraz kalkulatzeko algoritmo nahiko zehatz bat aplikatzen
du programak:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/137

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago