[eibar] Mapamundi eta proiekzioak (lehen: Hego Ekialdea)

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Al, Urt 10, 15:29:51, CET 2005


Amatiņok mapen inguruan:

>Garik:
><Adibidez, Mercator-ek pentsatu zuen onena zela barkuz joateko
><komenigarrien zen deformazioa erabiltzea, lerro zuzenak=lerro motzenak
><izan zitezen.
>-- Ez nenkien hori zenik arrazoia. Dena dela, ondo(?)dago barkuz joateko
>deformazio horren arrazoia (efikazia), baina horrek ez du esplikatzen
>kontinenteen arteko proportziorik eza (iparzentrismoa edo eurozilborkeria).
>  
>
Bai. Mercatorren proiekzioan ekuadore aldeko lurraldeak txikiagoak 
azaltzen dira eta poloetakoak oso handiak. Afrika eta Hegoamerika 
ekuatore aldean egoterakoan txikiagoak azaltzen dira. Hemen ongi ikusten 
da hori:

*http://tinyurl.com/54pof*

><Orain Peters hau dator, azaleren tamaina benetakoa berak dakarrela esanez.
>Bale. Ba hori izango da. Baina ez zait mapa batere erabilgarria iruditzen. 
>-- Eskolan ikasten den mapak ez du erabilgarria izan behar, EGIA baizik.
>  
>
Orduan, ikasle guztiek esfera bat izan dezatela. HORI da gezurrik ez 
esateko modu bakarra. Gauza borobil bat plano batean jarri nahi dugun 
bakoitzean nonbaiten gezurra esan beharko dugu bestela.

Bestela, segun eta mapa zertarako nahi dugun, proiekzio jakin bat 
erabili, dela Mercator dela Peter edo beste edozein. Azalerak ikasteko, 
Peter- horrena. Nabigatzeko, Mercatorrena, eta abar.

Gari
(semestre batean Duisburg-eko Gerhard Mercator Unibertsitatean ikasitakoa)



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago